Herri Ixilean. Jon Cazenave

E-posta Inprimatu

2011.04.06 - 2011.05.07

“Herri Ixilean", Jon Cazenaveren bidaia, abizenaren sustraien bila

"Herri ixilean"erakusketaren asmoa Cazenave abizenaren jatorrian oinarritzen da, izan ere, Gaskoia izanik, Ipar Euskal Herrian  oso hedatua da.

Jon Cazenave argazkilari donostiarra Iparraldean barna ibili da eta bidai honen  30 irudi, xuri-beltzez, eskaintzen dizkigu. Argazkilariak iluntasunean ikusi du argia, gure Iparraldearen beste ikuspegi bat ezagutzeko aukera emanez.
Biarnoan, Salies-de-Béarn herriko "Cazenave" auzoan abiaturik, Zuberora joan dan Junes Casenave  apeza eta euskal idazle jakintsunarengana. Probintzia honen errealitatea eta ohidurak nolabait bereganaturik, Nafarroa Beherea eta Lapurdi zeharkatu ditu, abizen bereko pertsona batzuk ezagutuz.Bakardadean ingurumenarekin hizketan, argazkilariak Iparraldearen bizimuina nahi izan du hunkitu. Nolabait "Cazenave" arrotz bat euskaldunen lurrean txertatzea eta Euskal Herriaren parte senditzea lortu du.

 “Nire abizena, Cazenave, jatorriz gaskoia da, baina oso hedatua da ipar Euskal Herriko hiru probintzietan. Nire asmoa, irudizko bidaia bat proposatzea izan da: ez edozein bidaia, baizik eta nire arbasoek, Biarnotik – euren sorterria-  abiaturik, ipar Euskal Herrian zehar egin zuten bidaia, itsasora iristerakoan. Interesa, jatorri horien aurkikuntzan baino, gehiago oinarritzen da Iparraldean zehar eginiko bilaketan.Bidean, nire abizena duten pertsona batzuk ezagutu ditut, herri hau ezagutzen lagundu nautenak.Hamendik aurrera, nire historio propioa egin dut, lurraldeari hertsiki lotuta”.

Maitzaren 7a arte hartuko du Ganbara Herri Ixilean erakusketak eta hemen egon aurretik, Getxon ere izan zen ikusgai, Iparra galdu gabe 2010 jardunaldien baitan.                                                                                                                                          

Jon Cazenave (1978, Donostia), lanbidez ekonomilaria da. 2006an erabaki zuen bihurgune bat hartzea eta argazkigintzan aritzea.
Hasieratik argazkigintza dokumentalarekiko interesa zuela, lehen Magnum Workshop-ean parte hartzeko hautatua izan zen eta Pep Bonet (NOOR Images), Christopher Anderson edo Paolo Pellegrin (Magnum Photos) argazkilariekin ikasi zuen.
PDN Photo Award saria lortzeak ospea eman zion bere lanari. 2008an, Gervasio Sánchez-ek zuzendutako Albarracin-eko Argazki-kazetaritza Mintegiko Beka hartu zuen eta 2009an, Talent Latent SCAN festibalerako izendatua izan zen.
Bere lana El País, Interviú, El Diario Vasco, Newsweek eta The Boston Review bezalako hedabideetan argitaratua izan da.
Gaur egun, euskal herritarrei buruzko epe luzerako proiektu bat darama.

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.