Piztiak-en Gabeko Kalapitxixak. Josu Aranbarri Aramaio

E-posta Inprimatu

                                        

211.05.19 - 2011.06.18

Josu Aranbarri Aramaioren proiektu zabalaren atal bat da erakusketa. Piztiak taldearen azken diskoaren kantei, irudia jartzen diena.
PIZTIAKen Gabeko Kalapitxixak erakusketa,  lengoaiaren inguruko ausnarketa-jolasa bezala proposatu nahi digu Josu Aranbarri, Piztiak musika taldeko baxu jotzaileak.
Lengoaia plastikoan, hau da, pintura, komikia, argazkigintza, bideogintza, eskultura eta poesiaren muga anbiguoekin jolastu.
Hizkuntza ezberdinen lengoaiaren interferentziak, akatsak, gaizki ulertzeak eta esanahi anitzeko hitz jokoak. Guzti hau, margolan, bideoinstalazio-eskultura-komiki, diorama, instalazio, poesia-margolan, eta ikuslearen parte hartze interaktiborako pentsatutako jolasen bitartez eraman du aurrera, Josu Aranbarri sortzaileak.
Gaur aukeztu den erakusketa, proiektu zabalago eta anitz baten beste atal bat baino ez da. Lehena,  PIZTIAKen Gabeko kalapitxixak diskoa izan zen;  bestetik, bideoklipa eta making off-a ere badira projektuaren osagai, Josu Eizagirrek zuzenduko duen laburmetraiarekin batera.
Ganbarako erakusketan, Josu Aranbarri berak eta beste batzuek azken disko horretarako sortutako kanten hitzei, irudia jarri die ondarrutarrak. Izan ere, Gabeko kalapitxixak diskoaren liburuxka, erakusketa honetan agertzen diren lan batzuen isla baino ez da; hau da, benetako “liburuxka”  erakusketa bera da, lan guztiak erakusketari begira sortu direlako, formatu handian, eta ez liburuxkarako.
Beraz, erakusketa aretoa  hiru dimentsiotako diskoaren “liburuxka” bihurtzen da  ( edo diskoa bihurtzen da erakusketaren soinu banda?), non portadako komikia eta barruko artelanak benetako neurrian ikusteaz gain, abestien inguruan, poema horren inguruan eta ideia horrek iradokitzen dituen hainbat gauzen inguruan sortutako hainbat artelan egongo baitira ikusgai.
Modu honetan, jendeari, “diskoko liburuxkan sartzeko aukera” emango zaio eta gainera, parte-hartzailea izango da, bisitariak, “sortzaile” izango dira PIZTIAKen Gabeko Kalapitxixak-en.


Josu Aranbarri Aramaioren zertzeladen batzuk:

  • Leioaako Arte Ederretako Fakultatean lizentziatua
  • KIRMEN URIBErekin batera LE BLIST irudi taldeko sortzailea. Komikiak, kartelak poesia etab, landuaz. “ AMAZULU” komikiarekin Gernikako komiki lehiaketa irabazi eta “ABORTO HONI EZ” komikiarekin Ondarroako LUTER L. taldeak antolatutako komiki lehiaketa irabazi. Ondarruko hainbat musikari, artista eta abarrekin “LEBLISTADA” ikuskuzuna antolatu eta hainbat ekitaldi eman ( Musika, Boris Vianen LAINOA antzeztu, diaporamak projektatu e. a). 
  • TU-K  eta PIZTIAK musika taldeetako partaidea
  • TU-Kren maketen portadak, PIZTIAKen “HUTS NAZAZU”, “HASI ORDUKO”, “EZ NAIZ EZER”, “HAIN NEKATUTA”, “ARGIA ETA ITZALA”, “ZERO” eta “EURIAREN ZAIN”; TXUMA MURUGARRENEN “HEGAZKINEN ARIMA” eta ZEA MAYSen “HARROBIAN” disken portada, kartel liburuxka eta artelanen egilea. (ZEA MAYSen HARROBIAN diskaren aurkezpenean, Bilboko kafe antzokian, zuzenean margolan erraldoi bat egina, gaur egun Santutxuko ZARATA JAZZ CAFEn ikusgai).
  • IÑIGO ZABALZArekin batera “DADA HILDA DA” eta “PAUL VODOO” performanceak egina.
  • KIRMEN URIBEren “BITARTEAN HELDU ESKUTIK” poesia liburuaren aurkezpenak 2002-2004 bitartean( 20ren bat),  zuzeneko margolan- performanceak eginaz TXOMIN URIBEk guitarra jo eta KIRMENek errezitatzen zuen bitartean.

2003tik aurera AMULETOAK projektuak aurrera eramana:
-Besarkada (Kirmen Uriberen poesia baten oinarrituta)
-Bi batean
-Musua (Unibertsoaren sorrera)
-Musuak II
-Ikaro eta Ikara
-Kuadro italiano txikixe
-Arbolaren berbak (Josu beraren poesia baten oinarrituta)
-Gasteizko kalapitxixe
-Bihotz (Mikel Laboarean kantu batean oinarrituta

 

 

       

            

 

 

 

 

 

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.