Javier Valverde 1981 -2011

Inprimatu

Izenik gabe2011.07.05 - 2011.08.27

Komisarioa: Isabel Sagües

Javier Valverde (Donostia 1956), betidanik izan da pintorea. Arte giroan hazia, pintura, literatura eta musikarekin harreman zuzenean, autodidakta izan da. Oiartzunen,  Antonio Valverde aita pintorearen Ayalde izaneko estudioan denboraldi luzeak pasatzen zituen familiak eta egonaldi haiek erabakiorrak izan ziren Javierren bizitzan, hainbat artista eta lagunen bilgune izaten bait zen etxe-estudio hura.

1979. urtean, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak antolatzen duten Artista Berrien Lehiaketa irabazi zuen. Sari hark eta ordurako Rosa Valverde arreba eta margolariaren bitartez ezagututako Vicente Ameztoy, Ramón Zuriarrain, Jose Luis Zumeta eta Juan Luis Goenaga erabakiorrak izan ziren Valverdek  pinturaren alde  hartu zuen bidea hartzeko.

Oiartzunen hartu zuen bizi lekua, Ayalde familia etxean haseran, Maimotz baserrian ondoren eta mendian gora gaur egun. Izan ere,  naturarekin ia beteginik bizi da Javier Valverde, gertatzen den edozein aldaketaren zelatari. Bere begirada parikularrak bahetutako natura hori da, bere lanean islatuko dena.

Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran aurkezten den Javier Valverde 1981-2011 erakusketa,  atzera begirakoa da. Bi urte horien artean sortutako 25 olio lanek jazten dituzte hormak, non ederki asko ikus eta ulertu daitekeen, sortzaileak bizi izandako eboluzioa eta bere koherentzia.

Artistak naturarekin duen harreman berezia isladatzen du lanetan“… paisaia horizontalak , leihoak balira bezala irekiak, haren paisaia sailetan zatikatuak, plataformak atxikita dauzkatenak  eta bertan instalatuta zuhaitz bat edo bost, edo haien gainean kokatutako mendiak, zuhaitzekin lehen planoan. Haren margolanetan badirudi beti daudela margolanak margolanaren barruan, kutxak haren barruan, beti desberdinak, haren zatikatzeak bezalakoak…” dio Edorta Kortadik erakusketaren katalogoan.

Badira Javier Valverderen lanetan errepikatzen diren elementuak, arketipoekin jokatuz gauzatzen ditu bere fantasiak, hala nola mendiak, zuhaitzak, zeruak eta kordoitxoak edo hoditxoak. Bere lana bereizten duen beste elementu bat, kuadroetan pertsona zein pertsonaiarik ez azaltzea, haserako lehen margo batzutan izan ezik.

Koloreari edo koloreei dagokionean, planoak ziren lehen lanetan, eta dira Ganbarako lehenengoetan eta,  azkozez ere landuagoak orain, kolore ezberdinen nahasketetatik sortutakoak. Urdinak eta berdeak nagusi hastapenetan,  orain ordea, haren mihiseak kolorez beteta daude:berdeak ez ezik, badarabiltza okreak, laranjak, arrosak, urdinak, moreak eta gorriztak, ia beti ñabartuak;ez da kolore deigarri edo nabarmenegien zalea, eta tonu txikiko margolaritzabat lortzen du hartara, Euskal Herriko tradizio jakin baten oso gogokoa.

Erakusketaren katalogoan honela ikusten du Anari abeslariak Valverderen lana: “ Paisaia ez da aldatzen, norbera aldatzen da” izenburupean. Honela dio pasarte batean: “Beti gauza bera ikusten, eta gauza bera margotuz, aldatzen doa koadroa. Baina aurrean duguna ez da aldatzen. Norbera da aldatzen dena. Norbera da aldatzen doana, eta horregatik aldatzen da koadroa. Beraz, eta beti gauza bera, mendi bera, haitz bera margotu arren, beti da desberdina. Paisaia ez da aldatzen, norbera aldatzen da”.

Ganbarako erakusketaren prestakuntzak, Javier Valverderen lanen katalogazioa egin ahal izatea ahabidetu du eta 208 artelan katalogatu dira.

Izenik gabe

                       

  Izenik gabe

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Banakako erakusketak

 

·         1981 Alga Galeria, Donostia

·         1981 Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, Zumarraga, Gipuzkoa

·         1981 Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, Donostia

·         1983 Arteder ’83 Arte Garaikide Feria, Bilbo

·         1994 Algas Aretoa, Suances, Cantabria

·         1994 Iruña Bildumak, Iruña

·         1996 Iñauteri Galeria, Hondarribia, Gipuzkoa

·         2002 Galeria 16, Donostia

·         2006 Galeria 16, Donostia

·         2008 Haize Berri Ostabat Aretoa, Behe Nafarroa

·         2008 Alga Galería,  Donostia

·         2009 Sanz Enea, Zarautz

 

Taldekako erakusketak

·         2008 “La mirada transferida”, homenaje a Gonzalo Sánchez. Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara  (Donostia)

·         2006 XVIII Bienal de Pintura de Zamora (Zamora)

·         2002 “Los Paisajes Interiores” Finca Valpiedra. (Fuenmayor, La Rioja)

·         2000 Sala Barna (Barcelona)

·         1995 Iñauteri Galeria  (Hondarribia, Gipuzkoa)

·         1993 Iñauteri Galeria  (Hondarribia, Gipuzkoa)

·         1991 Artisau, Artisautza Garaikidearen  Erakusketa, Donostia

·          Iñauteri Galería (Hondarribia, Gipuzkoa)

·         1989 Artezaleak (Zarautz, Gipuzkoa)

·         1988 Euskadiko Kutxa (Oiartzun, Gipuzkoa)

·         1987 II Mural Pintura erakusketa (Zarautz, Gipuzkoa)

·         1985 Iñauteri Galeria (Hondarribia, Gipuzkoa)

·         1983 Altxerri Galeria (Donostia)

·         Arteder ’82. Nazioarteko Obra Grafiko Erakusketa (Bilbao)

·         1982 Kriss Galeria (Irun, Gipuzkoa)

·         1980 “Gipuzkoako Pintoreak- Pintores Guipuzcoanos. 1939-1979” San Telmo     Museoa (Donostia)

·         1979 Artista Berrien Lehiaketa (Donostia) Lehenengo Saria 

 

Erakusketaren ordutegia:

 

 

 

 

 

  

 

Fitxategi-eranskina:
FitxategiaDeskribapenaTamaina
Descargar este adjunto (Valverde catálogo.pdf)Valverde catálogo.pdf 4395 Kb