Juan Carlos Eguillor. Luis Gasca-Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Julian Armendarizen bildumetan

E-posta Inprimatu

 

 

2011.10.27 / 2012.01.28

Komisiarioa: Alvaro Machimbarrena

JUAN CARLOS EGUILLOR, Luis Gasca-Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Julián Armendárizen bildumetan erakusketak helburu du Juan Carlos Eguillorri (Donostia, 1947- Madril, 2011) omenaldi bat egitea.

 Ez da gure asmoa izan haren ibilbide artistikoari buruzko lan sakon bat egitea, ezta atzerabegirako erakusketa bat osatzea ere; haren bizipenak eta oroitzapenak jaso nahi izan ditugu soilik, inguruan ditugun bi bildumetako dokumentuen, gutun pertsonalen, zirriborroen eta jatorrizko marrazkien bidez. Bilduma horiekLuis Gascaren artxiboaren bilduma, egun Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzakoa, eta Julián Armendárizen bilduma dira.

 Erakusketa Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiko dokumentu, liburu eta aldizkariekin osatzen da. Ikusgai jarri ditugu, halaber, Juan Carlos Eguillorrek 80ko hamarkadan egindako esperimentuzko zenbait bideo, Arteleku funtsarenak.

 Bai Luis Gascak, bai Julián Armendárizek, bi bildumagileek, harreman estua izan zuten Eguillorrekin.

Gascarekin harreman profesionala ez ezik, adiskidetasuna izan zuen Eguillorrek; halaxe ikus daiteke erakusketako zenbait dokumentutan, eta halaxe azaltze du José María Unsainek Juan Carlos Eguillor, umorista bat kaosaren eta dogmaren aurrean entseguan.  

 Luisek berebiziko garrantzia izan zuen artistaren lehen istorioen zabalkundean, berak ireki zizkion-eta ateak Mari-Aguirrerren abenturak El Correo Español-El Pueblo Vasco egunkarian argitara zitzan 1968ean eta 1969an. 

 Hori dela eta, erakusketa osatzen duten dokumentu eta marrazki gehienak lehen etapa horretakoak dira.

 Julián Armendárizek Eguillorrekin izan zuen harremana, berriz, bere bilduma heterogeneoa osatzen duten artistekin izan zuena bezalakoa izan zen.Bilduma hori osatzen duten lanak artistek eta bildumagileak elkarrekin bizitako une jakin baten memoria dira.Eta horixe bera dira, ondorioz, erakusketa honetan aurkezten diren marrazkiak.

 Hori dela eta, argitalpen honetan, Julián Arméndarizek eta Luis Gascak Eguillorrekin bizi izandako pasarteak ditugu irakurgai. Orobat, Gasca bildumaren dokumentu argitaragabe bat daukagu, non Juan Carlos Eguillor hasierako lanei buruz ari baitzaigu.Azkenik, José María Unsain Eguillorren jarraitzaile eta miresle handiak entsegu bat dakarkigu, Juan Carlos Eguillor, umorista bat kaosaren eta dogmaren aurrean, erakusketak biltzen duen lanari buruzkoa, nagusiki.

Ana Salaberria

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Erakusketaren ordutegia:

  • 11:00 - 14:00
  • 16:00 - 20:00

 

 

 

Fitxategi-eranskina:
FitxategiaDeskribapenaTamaina
Descargar este adjunto (JuanCarlosEguillor.pdf)Juan Carlos Eguillor. Luis Gasca-Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Jualián ArmendáJuan Carlos Eguillor. Luis Gasca-Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Jualián Armendárizen bildumetan10814 Kb
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.