Moving Pictures. Jaime de los Ríos
Beti egin izan dut lan hizkuntza ez semantikoaren arloan. Forma liberatzea bilatzen dut, esanahiaz eta tradizio sinbolikoaz harago.Moving Pictures nire obra muturrekoena da, eta, aldi berean, nire azken kezka ongien islatzen duena: kontenplazio ariketaren bidez, gure munduarekiko esperientziarako leiho bat lortzea, eta geure burua irudiek duten inposizio subjektibatzailetik salbuestea.
Moving Pictures sistema bat da, irudiari tresnaren, artefaktu kulturalaren estatusa ematen diona.Ar
info+
Pilar Soberón. Murgilketak. Viajes de Jung
Murgilketak. Viajes de Jungerakusketak proposatzen du hondogabearen dimentsioan barrentzea, hauskortasuna eta hegazkortasuna lanabes, giza psikean dautzan behialako mitoak azaleratuz eta animalia nahiz giza bizitzako milioika urteetan zehar forjatutako inkontziente indibiduala eta kolektiboa birkonektatuz, zeintzuk geure oroimenean inskribatuta baitaramatzagu, Jungen arabera, eta zeintzuez blaituta baikaude, nolabait.
Erakusketan, funtsezko bizigaiak aurkitzen ditugu: arg
info+
Mariano Arsuaga. Lorategiak airean / Jardines en el aire
Amets baten edo oroitzapen baten atzetik joatea. Unibertso koloretsu batean bizitzea.Koadro batzuei forma eman dieten gako sentikor eta intelektualak aurkitzea. Trazuen historiak deskribatzen dituzten egunerokoen orrietan barrena ibiltzea; tailer batean, haran batean jaio ziren trazuak, apika atzo, ala gaur izan ote da, bisitari bakoitzarekin topo egitean?Pinturaren intentzio sorta osoa begiratzeko, pentsatzeko eta sentitzeko leku bat.Denborarekin, lorategien gozamen iragankorrarekin jolastek
info+
Gentz del Valle. Perspektiba (Lekuz Kanpo)-Perspectiva (Fuera de Lugar)
Perspektiba (Lekuz kanpo) orekari buruzko galdera bat da; oreka, mundua interpretatzeko erreferente gisa hartuta. Gauden posiziotik abiatuta, estrategikoki barruan kokatzen gara ahal dugun guztia irabazteko, abantailarik handiena lortzeko eta galerarik txikiena izateko, baina irabaziak bakarrik atera nahi dizkiogun mundu hori, non gelditu da? Non dago orain? Barru eta kanpo bat ezartzean, agian ganbera ilunaren asmaketak iruzur egin digu eta trukagarri bilakatu ditu, eta kanpoaldea leku
info+
Adrián Ferreño
Lan hau kasualitatetik abiatuta eginda dago, naturaren erdian, harresiez kanpo eta hiriaren erdigunean. Kasualitatea edozeinen eskura dagoen altxor bat da. Ustekabea den orok sortzen duen zirrara du. Esploratzaile eta abenturazale gisa bilatzen dugu egunero.
Jakin-minez abiatzen gara, edozein kale kantoiren bueltan egon daitekeena ikusteko, haiku batek bezala atentzioa ematen digun xehetasunen bat, baina kasu honetan ez idazteko, plastikoki transkribatzeko baizik. Izan daiteke ideia
info+
Done Sebastian - San Sebastián. Javier Aramburu
Done Sebastian
San Sebastián
Javier Aramburu
Javier Aramburuk obra bakar bateko erakusketa egingo du urtarrilaren 24tik martxoaren 4ra bitartean. Olio-pintura horrekin Sebastian Donearen figura berraztertu eta pinturaren historian gehien irudikatu den irudietako baten garaikidetasuna azpimarratzera dator, zeren eta, Donostia hiriari izena ematen dion gizona, bere ideiak defendatzeagatik hil baitzen. Aukera egin behar izan zuen bere ideiei uko egitearen edo hiltzearen a
info+
Antequera Azpiri. Gipuzkoa 1919 - 1934
Ilustratzailea, umorista grafikoa, publizista, idazlea eta, neurri txikiagoan, margolaria, Pedro Antequera Azpirik Gipuzkoan garatu zuen bere karreraren parte bat. 1919 eta 1934 bitarteko hiru bosturtekoek haren etapa emankor eta zoriontsuena izango ziren seguruenik; bete-beteko garaia izan baitzuen, halako kezkarik gabeko garai bat, baina gerrak zapuztuko zion hori guztia gerora.
Madrilen jaio zen 1892an, umetan hasi zen bere eguneroko bizitzako gaiak marrazten eta garaiko aldizkari
info+
Hysteron. Nagore Legarreta
Hysteron. Nagore Legarreta
Erakusketa
Teknika primitiboak erabilita Nagore Legarretak sortu duen argazki lana. Irudietan emakume gorputz zatikatuak irudikatzen dira; elkarrekin harremanetan dauden emakumeak irudikatzen dira: tentsioan, elkarri bultza egiten diote batzutan, eta bestetan, batzeko ahaleginetan dabiltza.
Giza harremanen inguruko gogoeta da Hysteron, norberaren espazio pertsonala eta gainerako gizakien espazio pertsonalaren arteko tentsioaren inguruko gogoeta. Nola har
info+
1930 Donostiako Hitzarmenean. Historia eta sinkopea
Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuaren barruan garatutako Bake-ituna proiektuko Ikerketakasu motako erakusketa bat da, eta Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara Aretoan egongo da ikusgai. 1930eko abuztuaren 17an, ideia errepublikano eta sozialistetatik hurbil zeuden joera ideologiko eta politiko desberdinetako ordezkariak bildu ziren Donostian, akordio bat lortu eta Alfontso XIII.aren erregealdia amaitzeko asmoz. Zuzendaritza-batzorde bat adostu zuten denen artean, Niceto Alcal&
info+
Diego Matxinbarrena
Diego Matxinbarrena
(Donostia, 1961)
Autodidakta da prestakuntzaz, eta lehen eragin artistikoak bere anaia Javier eta Álvarorengandik jaso zituen. 1984. urtetik 1990. urtera bitartean, Bilbon egin zituen lehenengo sormen lanak, Arte Ederretako ikasle batzuekin bizi eta tailerra partekatzen zuen bitartean. Hainbat lehiaketetan ere parte hartu zuen, eta, 1987. urtean, Gure Artea lehiaketako 2. saria eskuratu zuen. Orduan hasi zen Artelekura joaten, lehenengo eta behin hango
info+
|