Bizitzaren antzara-jokoa
2009/11/25 - 2010/1/16
Bizitzaren antzara-jokoa
Aurkezpena:
Antzara-jokoa ardatz hartuta, Javier Mina idazleak bere bizitza kontatzen du plano literariotik eta plano plastikotik.
Nork bere burua deskribatzean, bizitzako plano bat edo beste aukeratzen du normalean, zaila baita bat baino gehiago erabiltzea. Kasu honetan, Minak bi plano aukeratu ditu. Dena dela, nahiz eta plano horiek batera jarri, ezin dugu gure bizitza osoa islatu; horregatik, Minak berak bild
info+
Piztiarioa
Benetako nahiz irudimenezko animalien deskribapen-liburuek (piztiarioek) tradizio luzea dute. Erdi Aroan ohikoak ziren piztiarioetan (bestiarium) animalia ezezagun eta arraroenak deskribatu eta marrazten saiatzen ziren egileak. Garai hartako piztiario gehienen berezitasuna testuarekin batera zetorren ilustrazioa izan ohi zen. Geroztik ere, piztiarioek beti izan dute sona handia eta animalia ezezagunen deskribapen nahiz irudiek jakin-min berezia sortu izan dute ikusleengan.
Garai bateko
info+
Itsas-burni
Itsasoa eta burdina; bi elementu horiek erabateko presentzia izan dute betidanik artista honen lanean. Ezaugarri hori agerian geratuko da erakusketa honetako lanetan er,: burdinezko 12 eskultura txiki, 18 lan grafiko eta 12 serigrafietan.
Horrez gain, beira-arasa luze bat aurkituko dugu erakusketan. Han, erakusketaren osagarri gisa, artistaren ibilbide estetikoren mugarri nagusiak daude ikusgai. Han bildutako katalogo, argazki, maketa eta eskultura txikiek egoera intimo batean kokatu
info+
Txoritxoak
50 txori inguruk jazten dute Koldo Mitxelenako Ganbara betetzen duten zuhaitza, adarrak….16 mota, izen, bizitza ezberdinetako 50 bat txori, bakoitza bere ezaugarri, kolore eta istorio propioarekin. Tuntuntxori norvegiarra, Barretxoria, Etxebeste txoria, edota Txio XIII.a dira txori protagonista horietako batzu.
Ilustrazioak eskuaren gertutasuna sentituz sortzen dituen ilustratzaileak, modu berean sortu du, eskuz, hiru dimentsiotako bere lehen lan hau.Txoritxoen istorien sorkuntzan, Alejand
info+
Iturralde eta beste bidaiak
Pablo Donezarrek lan grafikoa, ikus-entzunezkoa eta instalazio bat erabiltzen ditu KOLDO MITXELENA eraikineko hiru gunetan banatuta:
Eraikineko atarian hasten da erakusketa. Donezarrek Pedro de Iturralde marinel gipuzkoarraren itxurazko bidaia koadernoa jarri du bertan. Hogei orrialde, 17 marrazki eta Jorge Luis Borgesek denboraren igarotzearen inguruan idatzitako testuak ditu koadernoak. Koadernoarekin batera, egileak sortutako txapelak daude ikusgai; marinelaren tripulazioan lanean ari ziren
info+
Aisiaren aurkikuntza
XIX. mendean aisia nobleziaren eta kleroaren ondare esklusibo izatetik, burgesiaren bizitzaren parte izatera pasa zen. Soziabilitate informalaren esparru eta kultur ekintza eta zentru berriak agertu eta garatu ziren; hala nola, kafe eta tertuliak, museoak edo kasinoak. Kontenplaziozko eta neurrizko aisia zen nagusi: irakurketa, eztabaida hezigarria, ibilaldia, antzerkia eta arteak.
Aisiaren aurkikuntza erakusketak XIX mendeko burges aisia (kasinoak, dantza saloiak, antzerkia, kafe eta
info+
Cormán Krisi kabinetea
Funtsean, pintura erakusketa da, argazki eta collage batzuk ere badituen arren. Jesus Maria Cormanek 34 koadro, 15 argazki eta 11 collage egin ditu espresuki KOLDO MITXELENA Kulturuneko erakusketa honetarako. Duela gutxi Leon Felipe VI. Nazioarteko Poesia Saria irabazi duen pintore eta idazle donostiar honek azken urtea eman du zeregin horretan.
Ganbara aretoaren atarian ikusiko dugun lehen koadroak erakusketa osoa ulertzeko gakoak ematen ditu: eskua ixtean artistak sortu duen buztinezk
info+
Labirintoaren erbestean. Literatur jolasa
Jolas honek bidaia bat proposatzen die parte hartuko duten bisitariei; bidaia eremu arrotz batzuen barrenean. Bisitariek labirinto bat aurkituko dute Ganbaran, bidaia iniziatiko bati edota abenturazko esperientzia bati ekiteko.
Literaturaren aitzaki klasikoa hartuta, bidaiekin zerikusia duten hainbat elementu ditu jolasak. Amandre ipuinetan, heroiak bere bizitza utzi eta urrundu behar izaten du bizimodu berri baten bila. Bidaia hau arriskuz, oztopoz eta egoera harrigarriz beteta dago. Zailtas
info+
Kemen isuria
Erakusketa honek hainbat urte hartzen ditu barne, eta proposatzen zaigun espazioa inbaditu beharreko eta ezkutatu beharreko espazio moduan aurkezten da. Normalean lanez betetzen dena tapatu egingo du kontainer bat gogora dakarren pieza gogor misteriotsu batek. Urte guzti hauetako kontainerra pieza igerikari, ia itsu, denboraz eta odolez betetako pieza bihurtua. Haren zati bakar bat irekitzen da, ardatzaren gainean irristatuz. Pieza azpitik argiztatzen da, lurretik bereizi eta hegan abia dadin. A
info+
Ikuspegiaren arrastoa. Gonzalo Sánchez. GalerÃa Dieciséis
Gonzalo Sánchezek GalerÃa Dieciséis arte-galeria sortu zuen 1983an eta hil arte kudeatu zuen. 2007ko udaran hil zen, ustekabean, gaixotasun azkar batek eramanda. Galeriaren bitartez artista gazte edo hasi berri asko bultzatu zituen, eta orain artista horiek eta bere lagunek omenaldi bat antolatu nahi izan diote-diogu (Gipuzkoako Foru Aldundiko arte aholkulari izan zen Arteleku irekitzekoa zen garaietan).
Erakusketak 30 artistaren lanak biltzen ditu (lau eskultura eta 26 pintura): Alfredo Ã
info+
|