Jon Zabaleta. Manuel- memoria
Enkarguzko lanetan Jon Zabaletak bazuen bere sekretuetan sartzen uzteko ohitura, lerro artean irakurtzen uztekoa, eta seguruenik zen ez dakielako edo inoiz ez duelako nahi ezer egin bere odolaren parte bat jarri gabe. Baina zerbaiterako lanak ziren, norbaitentzako. Beti jaisten zen zerbait, enkarguzko lana izan arren, bere iritzitik, bere ikusteko modutik... jarrera hartzetik esaten zaiona. Baina erakusketa honetan intimitate-maila nahita da erabatekoa bere atal guztietan, bai gaietan, b
info+
José Ramon Zuriarrain
Lehenago egin dituen banakako erakusketetan paisaiaren zeharkatzea nagusitu egin da erretratuaren eta autorretratuaren gainetik; Koldo Mitxelena Kulturuneko erakusketa honetan, berriz, apenas ageri den zeharkaldi hori islaturik, Rocas en la oscuridad (1992) izeneko obra makur horretan ez bada, gris eta urdin distopia baitugu berau, bere paisaia gehienetan normalean isurtzen diren berdearen aldaera guzti-guztiak desagertu dira eta bertatik. Hala, erakusketa honetan paisaia figurei kontrajarririko
info+
Julio Verne
Erakusketak ibilbide bat eskaini nahi du frantziar idazlearen fikziozko munduetan barrena, guztiak Enigma kontzeptu bateratzailean bilduta; Verneren munduan murgiltzea galdera batean sartzea da, hain zuzen ere iristerik ez daukagun horretan, ezinezkoan, ezkutukoan, gordetakoan erantzuna jasotzea eskatzen duen galderan. Ez da kasualitatea Julio Verneren eleberri asko –Bidaia lurraren erdigunera, Jangada, Grant kapitainaren seme-alabak, Cynthiako naufrago txikia- mezu sekretu baten bidez, errea
info+
denboraren ... arrastoan ...al ....ritmo...del ...tiempo... (esther ferrer)
Esther Ferrerek argazkigintzan egindako lanak denboraren iragaiteari heltzen dio, hein handi batean. Denbora iragaite hori nabarmentzearren, lanerako baliatzen duen bitartekoa bere gorputza da. Berriro ere artistaren gorputza da artearen gorputzean, erritual araztaile batean bezala, eskaintzen dena. Nire haragitik jango duzu eta nire odoletik edango duzu erlijiozko liturgia batean, arteak liturgia hori beste gauza asko bihurtu duelarik, eta artista bertan beti apaiza ez baldin bada ere, beti sag
info+
Disidentziak oro
Eguneroko bizitza ikatza bezalako labezomorroak ixurtzen hasi zenean etengabe, Otis Redding badiako kaian eseri zen aideplano jausiei kantatzeko blues band; Eta panpina amerikanoak lehertzen zitzaizkien Vietnango umeei eskutan boom bang, Gure amak sabela erre zuen napalmez gautako dirrinaren amenazua ezin burutuz.Sagarraren loreek su hartu zuten eta Miranderi odota hasi zitzaion sudurretatik Baldosa zuriko komuna publikotan pornografia irakurtzen ari zenean love darling, Eta alkimistek txosten b
info+
Marta Cárdenas – Oinarriak
Koaderno mota adina koadernogile dago. Ez, gezurretan ari naiz: askoz koaderno mota gehiago dago, zeren eta gutako bakoitzak, zertzeladen eta beharren arabera, desberdin husten baitu barrena horietan. Eta gainera gaur egun artista liburu deitzen zaiona dugu, zer den ez dakidan arren; izen hori eman ote dakieke nireetako batzuei?Marta Cárdenas
info+
Laura Esteve –Krokisa begiratuan
Munduan ezer ez badago soberan, ez du ezerk obran soberan egon behar. Merkuriozko pintzela kolorezko termometro baten aurrean. Helburua serioski plantea daitekeen edozer gauza da, krokis orok du xedea, eremu kontzeptualaren eta estrategiak, metodoak eta teknikak hondatua izateko harrapatutako edozein orban gorri, eroso eta nahasiaren artean zabaldutako sarraski plastikoa gidatzen duen plan bat.Bere margolan baten aurrean nago, urrutiko denborara bidaiatzen dut, urdinak liskartu gabe ezkutatzen d
info+
XIX. mendea karikaturetan. Umorea, distortsioa eta kritika soziala
Karikatura genero bezala XIX. mendean garatu eta hedatu zen, prentsaren difusio eta zabalpenarekin. Hala, karikaturagilea, irudia erabiliz, garai hartan irakurtzen eta idazten ez zekien publikoaren gehiengoarengana iritsiko den kazetari bihurtu zen. Karikaturaren papera funtsezkoa izan zen, mintzaira herritar eta ulergarria erabiltzeko gai izan zen baliabide bakar gisa.
Informazio gehiago
info+
Tomás Hernández Mendizábal
(...) Baina kontua da bere pintura beti ibili dela errealismo sozialaren eta sustrai germanikoagoko espresionismo baten artean. Kolore gris eta zakarreko paisaiak, Ur Taldearenaren antzekoak, pigmentua jartzeko era arin eta oparoa, bere programa ikonografikoak (giza irudiak, bikoteak, familiak, apur bat desitxuratutako pertsonaia herrikoi eta kaletarrak)... Tomasen pintura ez da ez erreza ez atsegina sabel fin eta gozozaleentzat. Bere pintura lan guztiek kutsu arin eta soila dute koloreari dagok
info+
|