Ganbara

Rockomikiak, binetak & doinuak

E-posta Inprimatu

Gaur zabalduko ditu ateak Rockomikiak erakusketak Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran. Bertan Rocka eta komikia uztartuta egongo dira otsailaren 7 arte.

Erakusketa honen helburu nagusia garai bateko kultura herrikoia balioan jartzea da. 80 eta 90. hamarkadetan kulturaren bi adar hauek nola bat egin zuten eta Euskal Herrian zein giro kultural sortu zen. Estetika eta etika marjinalak lortutakoaren ispilu izan nahi du eta nola nazioarteko giroan tokia egin zuen.

Komiki, fanzine, disko azal, libreto eta bideo klipek osatuko dute David Zapirain eta Koldo Almandozek zuzendutako erakusketa.

Modu ezberdinean jorratuko da gaia.

1.Erakusketa:

4 atal ezberdin izango ditu.

Musika: disko azalak eta libretoak

Komikia: musikarekin lotura zuzena dutenak

Irakurgaiak: komiki eta liburuak

Telebista: garaiko bideo klipak ikusgai

 

 

2.Hausnarketa:

Irakurgaien bitartez eta bisita komentatuekin (interaktiboekin) hausnarketa bultzatu nahi da.

3.Lana:

Bakoitzaren sormena bultzatzeko helburuarekin fotokopiagailu bat izango da, bakoitzak bere muntaiak egin ditzan, eta lan tailerrak egingo dira.

4.Telebista:

Erakusketa honek ez du nostalgia bilatzen, egungo kultura herrikoira nondik heldu garen, eta bide batez, egun nolakoa den aztertu nahi du.

Horretarako hitzaldi ezberdinak prestatu dira Ganbaran bertan eta Komikigunean. Iñaki Otamendik zabalduko du ostegunean hitzaldi ziklo hau eta Harkaitz Canok itxi urtarrilaren 31n, tartean Garbiñe Ubeda, Yurre Ugarte, Kini, Larri, Asisko Urmeneta edo Xabier Gantzarainek hartuko dute protagonismoa.

Erakusketa: Abenduak 17- Otsailak 7

Ordutegia: Asteartetik ostiralera: arratsaldeko 4tatik 8etara

Larunbatetan: 11:00-14:00 / 16:00-20:00

Erakusketa honi buruz idatzi du Igor Leturiak bere blogean

Fitxategi-eranskina:
FitxategiaDeskribapenaTamaina
Descargar este adjunto (ROCKOMIKIAK.pdf)ROCKOMIKIAK Binetak & DoinuakRockomikiak erakusketaren hitzaldiak - Conferencias de la exposición Rockomikiak3170 Kb
 

Editore mozorrotua

E-posta Inprimatu

Jose Ignacio Olave (Bilbo, 1953 -Bilbon jaio nintzen, baina eibartarra naiz-) da editore  mozorrotua.

Txikitatik giro artistikoan murgilduta egon zen, bere  aitona Jacinto Olave margolaria zen, eta akaso horregatik orain dela 30 urte artelanen bilduma egiten hasi zen, eta gustukoena grabatu edo artelan grafikoa zuela jabetu zen.

Nola burutzen da artelan grafikoa? Galdetu zion bere buruari. Azaldu ziotenean, oharkabean, editorearen ardura bereganatu zuen; artistei lanak eskatuz eta argitalpenak diruz ordainduz lan isil, ezkutu eta emankorrari ekin zion, bederatzi artista ezberdinek egindako laurogei eta lau  grabatu ekoiztu arte.

Mikel Lertxundi arte historiagileak burutu eta antolatu duen erakusketan artelan guzti horiek ikus daitezkeLehenbizikoa 1993. urtean  Artelekun Don Herbert litografoak egindako Alberto Rementeriaren Vaca madre  izenekoa da, eta azkenetarikoen artean  Nevadako egunak ikus dezakegu, Azpilikuetaren hiru serigrafiaz eta Bernardo Atxagaren eskuizkribu serigrafiatu batez osatua

Rementería, ElespuruTamayo, Azpilicueta, Diez Alaba, García Seco, Lazkano, Jáuregui eta del Valle izan dira obren egileak , eta Herbert, ARTica, Beittu, Cuevas, Bilbao eta De&De grabatzaileak.

Erakusketa abenduaren 5an amaituko da.

 

Cartooning for peace

E-posta Inprimatu

Cartooning for Peace | Dessins pour la Paix (Bakerako marrazkiak) erakusketa 2006an sortu zen. Danimarkako aldizkari batek Mahomaren karikatura batzuk argitaratu zituen eta munduko bazterrak nahastu zituzten.

Adierazpen askatasuna kolokan jarri zen, horrek mugak izan behar zituela zioten batzuek, gai tabuak ez zutela egon behar zioten besteek.

Eztabaida sutsua sortu zen mundu osoan: erlijioak adierazpen askatasunaren gainean egon behar zuten ala ez. Erantzun zaila duen galdera.

Eztabaida hori pil-pilean zegoela, Le Mondeko Plantu marrazkilari ezagunak eta Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko orduko idazkari nagusiak mundu osoko hogei bat marrazkilari ezagunen marrazkiak bildu zituzten eta Cartooning for Peace jaio zen.

Harrezkero, Cartooning for Peace erakusketak mundu osora esportatzen dira eta sareko marrazkilari kideen kopurua gero eta handiagoa da (gaur egun, 40 nazionalitatetako 130 marrazkilari).

Non: Ganbaran

Noiz: 2014kko irailaren 11tik urriaren 2ra

Ordutegia: asteartetik ostiralera : 16:00 - 20:00 / larunbatetan: 11:00 - 14:00, 16:00 - 20:00

 

Barbara Stammel. Giza orbanak / Manchas humanas / Human Stains

E-posta Inprimatu

BARBARA STAMMEL
 Giza orbanak / Manchas humanas / Human Stains

Inaugurazioa:
  uztailak 10, 19:30

2014ko uztailaren 10etik irailaren 6ra

Ordutegia:
Asteartetik ostiralera:
16:00 - 20:00
                                                                                                             Larunbatak:
                                                                                                      11:00 - 14:00 / 16:00 -20:00

Barbara Stammel: pinturaren boterea

Hasteko, gauza bat aitor dezagun: Barbara Stammelen koadroak ez zaizkio jende guztiari gustatzen. Haren mihiseek eta paper gaineko obrek ikusizko erronka bat planteatzen dute, eta erronka intelektuala halaber. Begi liluragarriak, gris eta zurizko, hori, berde eta arrezko pintzelkadaz pintatutako aurpegietatik tinko begira. Ikusleari jakinguraz beha direla, etsaitasunik gabe ordea, gure geure buruaren aurrean jartzen gaituzte.   

Stammelen pinturak ez dira errazak. Stammelek ihes egiten die abstrakzioari eta irudikapenari. Egiten dituen irudiek errealismoa ezartzen dute, errealistak izateke. Wagnerren sinfonia bat edo Goetheren Fausto bezala, lan egundokoa egiten du, sutsua, zaila, baina ahaztezina. 

Barbara Alemaniatik datorkigu, poeta eta filosofo, musikari handi eta pintore ahaltsuen lurraldetik. Herentzia horrekiko leial, konpositore batek soinua bezala erabiltzen du Barbarak pintura. Tonu freskoak, trebeki manipulatuak, gris, granate eta marroien artean defendatzen dira. Horizko pintzelkada batek eta berde distiratsuzko edo eskarlatazko ukitu batek sortzen dute osotasuna, gure inguruan olatu baten antzera lehertzen den crescendo batean.

Ez dugu, baina, oker ulertu behar: nahasmen hau ez da kaosa. Stammelen koadroak artistaren beraren ezaugarri diren nolakotasunen adierazpen erabatekoak dira: bizitza, kemen, egoskorkeria eta irmotasun adierazpenak. Mina dago, baina baita lasaitasuna ere erretratu diruditen –baina ez diren- aurpegi horietan. Horietan memoria ere badago, igarotako gauzen oroitzapena, eta etorkizun diren gauzekiko beldurra.

Stammel Söcking herri txikian jaio zen, Starnberg lakutik hurbil, Munichetik hego-mendebaldera. Herriko biztanle ospetsu bat Fritz Gartz pintore espresionista izan zen; Lehen Mundu Gerraren ostean ospea iritsi, eta eszenatoki artistikotik erretiratu egin zen nazismoaren urteetan zehar. Itxialdi lasaia bizi izan zuen, eta Söckingen hil zen, 77 urte zituela, 1960an, Barbara jaio zen urte berean.

Söckingetik iparraldera Dachau zegoen, nazien lehenbiziko kontzentrazio-eremuaren kokagunea. Bere oroitzapenik goiztiarrenen artean, Barbarak gogoan du gurasoek nola kontatzen zioten, inguruan bizi ziren haurrak zirela, zuhaitzen atzean ezkutaturik ikusten zituztela preso-ilarak, kateaturik zeramatzatela ondoko BMWren lantegian bortxazko lanak egitera. Joan zen mendeko hirurogeiko urteen hamarkadan, alemaniarrak artean ikasten ari ziren bere historia hurbila onartzen, eta Barbararen haurtzaroaren gainera abaildu zen oroitzapen horien itzala. Hain justu ere urte horietan zehar bere aberkide Georg Baselitz artista alemaniarrak Helden edo Heroiak obrak aurkeztu zituen, Bigarren Mundu Gerrako aberriratu akituen irudikapen ironikoak berak. Handik urte batzuk igaro direla, Stammelen aurpegiek Baselitzen obraren ezaugarria zen konformismo-kontrakotasun errebelde bera erakusten dute.

Stammelen lehen eraginen artean ama dago, emakume sortzailea eta beti eskulanen batean ari zena etxean, eta etxetik hurbil bizi zen arotz jator bat, Barbarak forjan lagundu ohi baitzion eskolatik atera ondoren. Stammelen haurtzaroaren ezaugarrietako bat aldaketa izan zen. Zortzi urte zeuzkanean, eta geroago berriro 12 urte zeuzkanean, aitak -alfonbra-saltzailea zen- beste leku batera eraman zuen familia. Bavarian segitzen bazuten ere, aldaketa hauek betiko lagunekiko harremana galtzea eta lagun berriak egitea ekarriko zioten.

Aldaketa eta mugikortasuna konstante bat izan ziren unibertsitateko urteetan ere. Ikasketak ordaintzeko hainbat lan egin zituen, horien artean treneko ohe-bagoien ikuskatzaile aritu zen, eta honi esker alderik alde zeharkatu zuen Europa. Gaueko bi trenen artean, denbora aurkituko zuen Erroma, Hanburgo edo Stockholmi begirada bat emateko.

1987an Municheko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko matrikula ofiziala egin zuen. Sorkuntza-epe bizi baten hasiera izan zen; ordu txikiak arte egiten zuen lan, eguna zabaltzen hasi arte, bere eskolaren estudio gisa erabiltzen zituzten zurezko estalpeetan. Hurrengo zazpi urteetan zehar -Bartzelonara ikastera joan zen 1990ko tarte batez-, Stammelek hainbat proiektu landu zituen; horietako batzuk argi eta garbi zeuden bere biologia ikasketekin lotuta, “The Heart” izeneko bihotzari buruzko pintura-sortaren kasuan ikusten dugun bezalaxe. 1994an Alemania utzi, Euskadira etorri eta Xabirekin finkatu zen; hau ikaslea izana zen, eta filosofia irakaslea ondoren, eta Munichen ikasten eta ikertzen eman zituen urteetan zehar ezagutu zuten elkar. 

Aldaketa, ihesa, emigrantearen estutasuna, baina baita kolonoaren zalantzak ere; hauek dira Stammelen obraren muinean dauden gaietako batzuk. Serieak eginez, artistak erreproduzitu egiten ditu beste leku batekiko mina, distantziaren indarra eta desira. Euskadin pintatu zuen lehen serietako batek, Gente mirando el mar izan zen, paperezko zorroetan pintatutako aurpegiak erakusten ditu, burdinazko egitura batean zintzilik daudela brisak mugi ditzan. Aurpegi guztiek norabide berean begiratzen dute, kanporantz, ozeanorantz, urruneko beste lur batzuekiko irrikaz.

Beste serie batek, Dark Swimmers (Igerilari ilunak) izenekoak, neurri handiagoko paperezko zorroetan pintatua bera, gauez igerian ari zen jendea erakusten zuen, lehorrera iristeko borrokan ari zela. Kableetatik zintzilik zeudela erakusgai ziren galerian zehar, hastapeneko korridore bat eratu eta bisitariak igerilarien neke eta etsipenaren aurrean jartzen zituzten. Ildo berari jarraiki,  Shipwrecked edo  Naufragoak serieak beste lekuren batean bizimodu hobea bilatzeko etsipenean Afrikatik ihesi zihoazen emigranteen irudikapen garratzak erakusten zituen. Egin duen azken seriea,  Human stains (Giza orbanak) izenekoa, diapositiba-aurkezpen bat da, joan-etorriz, gure begien aurrean agertzen eta ondoren, desegin eta desagerturik hurrengoari tokia uzten dioten diren identitateez osatua; hau da, itxura, antz eta ezkutatzez osaturiko giza kate bat da.

Nondik datoz aurpegi horiek? Sarritan lagun eta ezagunen argazkiak dituzte sorburu, edo aldizkarietatik atereak dira bestela. Baina hori hasiera besterik ez da. Stammelek pintzela hartzen duenean, eraldatze prozesu bat abiatzen da.

Begiak ditu abiapuntu. Hasierako eredua ezagutzen dutenentzat, emaitzak izugarrizko antza izaten du harekin. Baina horixe da pinturak irudikapenetik hurbilen dauden puntua. Existitu daitezkeen baina existitzen ez diren pertsonen erretratuak dira. Errealismo hori ez baita foto-errealismoa, baizik eta Larritasun existentzialaren errealismoa.

Begiak jada badituenean, Stammel pintatze ekintza nagusian murgiltzen da. Pintura ematen dio mihiseari. Tinduak eta ehundurak azaltzen dira. Duela urte batzuk, aurpegi gordin eta oinazetuak egiten zituen. Pintura oldarka bezala lantzen zuen, espatulaz, larrua kendutako haragia eman zezan. Bazirudien kanpoko babes geruza bat kendua zela, bizitzaren eta esperientziaren gordina agerian lagatzeko.  

Egin dituen azken koadroetako batzuetan osatze prozesu bat abiatu da. Aurpegiek gure eguneroko bizimoduaren lekuko kezkagarri izaten segitzen dute, baina itxura lasaiagoa dute orain, eta kanpo azala osorik dute. Une batez, atsedenalditxo bat izan dezakegu, munduko egungo larritasunaren aurrean.

Baina larritasunak bertan segitzen du. Mihiseetatik finko begiratzen digutela, begiek arakatu egiten gaituzte, eta ditugun motibazio eta asmoak zalantzan jartzen dizkigute halaber. Aspaldiko oroitzapenek eragindako tentsioa dute aurpegiek. Deserosoa izaki, are zakarkeriaraino heltzen dela, zalantzarik batere ez dago Stammelen obraren sakontasunaren inguruan. Artistak paper gainean pintatutako bere obrak zintzilikatu ohi dituen egiturek eta kableek beraren sorkuntzei eusten diete, eta baitan daramatzate gainera. Igeltsuzko bota astunek oinarria jartzen diote Europako hareatzeetan hondartutako emigrante itsasoan galduen flotari. Granitozko gurpilek traba egiten diote metalezko egitura batean zintzilik duen aurpegi-koadroetako baten mugimenduari.

Alabaina, pintura da nagusi pertzepzioaren eta errealitatearen arteko bidegurutzean. Lucian Freud-ek ez bezala, honen koadroak pinturaren ehunduraren eta giza haragiaren izaera galkorraren ospakizun baitira halaber, Stammelek errefusatu egiten du antzekotasun objektiboarekiko tentazio oro. Stammelen koadro bat ikustea indibidualismotik haratagoko mundu batean sartzea da. Horrexetan dautza duen artearen indarra eta boterea.

Nick Bray

 

Denontzako mundua: Gaigabetasunak gainditzen

E-posta Inprimatu

Inaugurazioa:
Ekainak 9, 18:00
2014ko ekainaren 9tik uztailaren 5era

Ordutegia:
Asteartetik ostiralera
16:00 - 20:00
.
Larunbatetan:
11:00 - 14:00 /16:00- 20:00

ONCEren Nazioarteko Argazki Lehiaketaren atzera begirako erakusketa, 13 edizioetan zehar izandako lan onenen erakusleiho.

.

 


4/17 orrialdea
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.