Ganbara

Gonzalo Chillida

E-posta Inprimatu

2013.04.25 / 2013.06.15

Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran Gonzalo Chillida (1926-2008) artista donostiarraren erakusketa ikusgai duzue . Euskal panoraman XX. mendearen bigarren erdialdean izan dugun margolari garrantzitsuenetakoa da Chillida.
Denboran zehar margolariak berak babestu eta, bilduma pribatu bat balitz bezala, bere estudioan kontu handiz gorde zituen lanak ikus daitezke Ganbaran. Artista hil zela bost urte direla, bere seme-alaba Gonzalo eta Alicia Chillidak komisariatutako erakusketa honek 100 obra inguru jasotzen ditu eta gehienak lehen aldiz ikusteko aukera izango du bisitariak. Ibilbide kronologikoa jarraitzen dute margolanek, erakusketa 50. hamarkadan hasi eta Gonzalo Chillidaren bizitzaren amaierara arte doalarik.
Formatu txiki eta ertaineko margolanak dira guztiak, atzera begirako ikuspuntu batetik aukeratutakoak. Horrez gain Chillidaren argazki-lanak ere ikus daitezke, baita arkitekturarekin elkarrizketan egituratutako proiektu batzuk ere.

Abstrakzioa eta figurazioaren artean

Lehendabiziko bodegoiei, forma eta kontzeptuaren bilatzea protagonista dutenei, formek jarraitzen diete, igeltsuzko eskultura eta collage bidez, non natura den funtsezko modeloa: mineralen kristaltzea, fosilen aztarnak, harkaitzen forma estratifikatuak, mendien planoen gainjartzeak….
Guztiak esperimentaziorako alorra dira, 1960an aurkitzen duen arte edertasuna eta errealaren misterioa atzemateko ikur bilakatzen den gunea: itsasoa eta hondarraren arteko muga, non iheskorrena iraunkor bilakatzen den, zeruko argiaren isla uraren arrastoaren gainean. Hortik aurrera, bere lanaren hari kronologikoa ezabatu egiten da eta gaia abstraktu bilakatzen 2007ko data duten azken lanetara iritsi arte.
Bitarteko leku honen aurkikuntzarekin hondarrak sortari ekiten dio. Itsastarrak, zeruak eta basoekin batera, bere obraren gai nagusi bihurtzen da gai hau. Bere hiriko bistetan, mendietakoetan edo Castillakoetan birsortzen duen paisaia ere ezin ahaztu, non gandua, elurra edo argia diren protagonista.
Erakusketa honetako obra hautaketak erakusten du Gonzalo Chillidaren pinturak balantza egiten duen bi eskalen arteko (makro eta mikro) tentsioa. Naturaren aurrean duen ikuspegi pertsonala hemen nabarmentzen da. Elkarbizitzan jartzen ditu bistarik zabalenak gune piktorikorik txikienean, hala nola mihise handi batean handitutako paisaiaren xehetasunik txikienaren magnifikazioa.                                                           

Argazkilaritza

Margolaritzarekin batera, artistak argazkigintza lan zehatza egiten du paisaien atlas oparo bat osatuz milaka argazkiz, eta horietatik kopuru txiki bat erakusten da lehen aldizerakusketan. Berrogeita hamarreko urteetatik Leica kamera analogikoarekin hartu eta zuri beltzean berak errebelatutako argazkiei, kolore digitalez egindakoek jarraitzen die. Guztiak tasun atmosferiko edo enkoadre ezin hobe bat nahi duten begirada errepikari eta jakin batekoak dira. Batzuetan foto-muntaia egiten du ikusmen zabalagoa edo panoramika bat lortu eta sorta luzeak garatzeko ia denbora bereko uneen motibo beraren aldaerekin.   

Muralak

Halaber, erakusketan bi proiektu mural ere aurkezten dira. 2000. urtean Gonzalo  Chillidak Xabier Unzurrunzaga arkitektoarekin lankidetza bat egiten du Benta-Berriko elizako proiektuan, eta bertan margotzen du absideko murala, bere seme Juan Chillidarekin batera.   Egunsentia/Amanecer, hori du izenburu, bere margolanetako behin eta berriroko gaietakoa da: mendizko itsaso bat, Gipuzkoa eta Nafarroako barne bailaretako bista gandupean.Bestetik,2005ean Igeldo pabiloia sortzen da –Alicia Chillidaren proiektua Luis Enguita arkitektoarekin lankidetzan- mendiaren kanpoko maldan kokatua. Leku horretara ia egunero joaten zen Gonzalo bere azken urteetan arratsean ilunabarrari argazkiak ateratzeko. Pabiloiaren horma bakoitzarentzat koadro bat margotu zuen eta itsasoari begiratzen dion horma hutsik nahi izan zuen. Igeldoko Pabiloia leku honetan estudio bat izateko Gonzalo Chillidak zuen ametsaren ondorioa da, bakardaderako eta bakerako leku bat.

Katalogoa

Erakusketa dela eta, Koldo Mitxelena Kulturuneak erakusketako obren irudiak jasotzen dituen katalogoa argitarat udu. Mikel Lertxundi arte historialariak, Miren Agur Meabe idazleak eta Alicia eta Javier Chillidak idatzi dituzte testuak.

Gonzalo Chillida

Gonzalo Chillida Donostian jaio zen, 1926ko urtarrilaren 12an. Pedro Chillida eta Carmen Juanteguiren semea zen, eta Ignacio Chillida eta Eduardo Chillida eskultora zituen anai. Gaztetatik pintura atsegin zuelarik, 1947an Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Akademian sartu zen. Bertan ikasi zuen 1951 urtera arte, pinturan espezializatu zelarik. Urte horretan Parisera joan zen 1953ra arte. Donostian bizi izan zen eta bertan egin zuen lan hil zen arte. 2001 urtean Arte Ederren Urrezko Domina jaso zuen. 2006an Madrilgo Prado Museoan eta Donostiako Miramar Jauregian bere obraren lehen monografikoa egin zen.

 

 

Ordutegia: 16:00 - 20:00
Asteartetik larunbatera

 

Vicente Ameztoy. Etxe-Ondotik

E-posta Inprimatu


 

 

 

 

2013.02.07 / 2013.03.23

Vicente Ameztoyk bere etxeko ateak irekiko dizkigu ostegunean KOLDO MITXELENA Kulturunean. Martxoa amaierara arte Ganbaran egongo den erakusketan artista donostiarraren  ibilbidea jasotzen duten 50 pieza baino gehiago ikusi ahal izango dira, horietako asko beretzat hain garrantzitsua zen etxean, Etxe-Ondon sortutakoak.

Ameztoyren heriotzaren 11 urte betetzen direnean Etxe-Ondotik erakusketak unibertso paregabe bat azaltzen digu, non paisaiak eta itxura hiperrealista duten pertsonaiak nahasten diren, animaliekin edo metamorfosia jasaten duten landareekin. Horiek guztiek bere ikuspegi pertsonalera gerturatzen gaituzte, mundua nola irudikatzen zuen ezagutzera, hain zuzen.

Zaila da Vicente Ameztoyren lanari etiketak jartzea. Margolari surrealistatzat hartu dute askok, baita errealismo magikoarekin lotuta dagoen obratzat ere. Baina ez da erraza eskola bati edo korronte artistiko bati atxikitzea.

Vicente Ameztoyk bere ikonografia propioa sortu zuen, erraz igartzen dena eta konplexutasun handikoa. Naturak eta pasaiak indar handia hartzen dute bere obran, baina ez genero autonomo gisa, bere begitazioentzat agertoki modura baizik. Inportanteak dira kontzeptu-jokoak eta analogiak, interpretazioa bikoitzak, metamorfosiak, sarritan ironia sotil batekin uztartuak.

Berak zioen pertsonak eta paisaiak zituela inspirazio iturri nagusi, batez ere paisaiarekin lotura zuzena zuten pertsonak. Margoketa azkarra ematen zen garaian, 70. hamarkadan Saura edo Tapiés bezalako artisten informalismoa arrakasta zuenean, Ameztoyk egindako lan zehatzek harridura sortzen dute.

Artista grinatsua izan zen; aitortzen du: Koadro bakoitza nire burua harrituta uzteko saiakera bat da, horrek funtzionatzen badu, aurrera egiten dut. Aldiz, margolanak ez banau aho-zabalik uzten, bertan behera uzten dut edota ez dut kontuan hartzen. (Sagrado y profano: santoral de Remelluri, paraíso y otras obras. Donostia: Koldo Mitxelena Kulturunea: Arteleku, 2000).

 

 

 

Titulurik gabe, 1977
Bilduma pribatua


Ordutegia:  16:00 - 20:00
Asteartetik larunbatera

 

Zeinuak. Iñaki Olazabal

E-posta Inprimatu

2012/11/07-2012/12/29

Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran Iñaki Olazabalen (Andoain, 1959) Zeinuak - Signos instalazioa izango da ikusgai.

Olazabalek bere abentura propioa marrazten du gure garaiko zeinuen itsasoan, zeinak haren praktika eskultorikoak ihardesten baititu hemen eta orain.  Eta horretarako zeinu-ikurrak erabiltzen ditu. Ez dauka garrantzirik, bertan, zeinu horiek jada existitzen den zerbaiten antza duten ala ez; izan ere, objektuen metaforak dira, zeinu balioa hartzen dutenak artistaren irudimenari eta errealitatearekin duen elkarrizketari jarraikiz.

Zeinuak - Signosizan da Olazabalek Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran aurkezten duen eskultura instalazioari eman dion izenburua. 2012an zehar egindako hiru eskultura sortak osatzen dute. Haien eraikuntza prozesua begien bistan dago soldadura joskeren bidez, piezen mihiztaketaren bidez eta azidoek eta oxidazioek zinkaren azalera zimurrean egin duten ekintza burujabearen bidez.  Indarra jartzen du figuren eta poliedroen tipologia formal batean. Oso errekonoziblea bilakatzen dute horiek haren eskultura unibertsoa eta hizkuntza jokoak.

Instalazio hauetan artistak esanahien eta analogien espazio baten barrena ibiltzera gonbidatzen gaitu. Gure garaiko zeinu bat da kirol profesionalak duen ikuskizun dimentsioa, eta horren irudi globala olinpiar jokoetan islatzen da. Bertan kirol heroiaren eta haren irudi nazionalaren sublimazioak bere paroxismoa eskuratzen du. Objektu metafora modura, instalazio eskultoriko honek lehiakortasuna eta bestelako balio instrumentalak goratzen dituzten munduarekiko eta imaginarioekiko jarrera kritikoa ebazten du.

Biografia

Artista honen ibilbidea belaunaldi bereko beste batzuena bezalakoa da, hain zuzen 1980ko hamarkadan euskal eskultura berria izenarekin ezagutu ziren horiena bezalakoa. Hasieran, Xabier Lakak zuzentzen zuen Sorabillako Lantegiko kolektiboko kidea izan zen; Horren ondoren, Juan Muñoz, Angel Bados, Manolo Bello eta Don Herbert artistek  Artelekun emandako tailerretan parte hartu zuen. Aurrerago prestakuntza egonaldi bat egin zuen Beuysek eta beste batzuek Düsserdorfen sortu zuten eskolan. Han, jarrera autokritikoagoa eta ez hain utopikoa eskuratu zuen. Olazabalek, besteak beste, Zumaia, Zegama, Ordizia, Ikaztegieta, Andoain, Zubieta eta Orion egin ditu interbentzio eskultorikoak.

 

Ordutegia:  16:00 - 20:00
Asteartetik larunbatera

 

 

Kontuari Kontu. Ipuinen unibertso magikoa

E-posta Inprimatu

Ekainaren 28tik abuztuaren 25era
Asteartetik larunbatera, 16:00 – 20:00

 

Galtzagorri Elkartearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Koldo Mitxelena Kulturunearen artean sortutako “Kontuari kontu” izeneko literatur espazio zabaldu da Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran, 3. solairuan. Bertan tradiziozko ipuinek eskaintzen duten munduan oinarrituta, horien edertasuna sentitu, ikusi, entzun eta irakurri ahal izango dute haur eta helduek espazio berezi batean murgilduta. Egitasmoa Itziar Zubizarretak sortu eta koordinatu du, baina aretoaren moldaketa artistikoan 20 bat laguneko taldea aritu da lanean. 

Aretoak bi osagai nagusi ditu: tradiziozko ipuin-bildumatxo bat eta erakusketa bat.

 

Ipuin-bilduma

Itziar Zubizarretak euskal tradiziozko lau ipuin moldatu ditu areto honetarako eta bakoitza irudigile

batek ilustratu du: “Alaba eta Alabaordea” (Eider Eibar), “Errege Zorria” (Jon Zabaleta), “Hiru Olatuak” (Maite Gurrutxaga) eta “Zazpi Lapurrak” (Iñaki Martiarena Mattin). Lau liburuxkak eta horiekin sortutako ipuin musikatuen CDa kutxatxo batean bildu dira. CDan lau ipuinak entzun daitezke Patxi Zubizarretak eta Itziar Zubizarretaren ahotsetan, Zuriñe Fernandez Gerenabarrenak lan horretarako propio sortutako musikarekin batera. Lan horretan bidelagun izan ditu Roberto Casado (flauta) eta Félix Arrate (perkusioa).

 

Erakusketa

Babarrun landare erraldoi batek erakutsiko dio ikusleari Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganabara aretorainoko bidea. Bertan aurkituko du ipuinen eremu magikoa. Aretoaren erdian dagoen kobrezko

espiral batek ipuinen zurrunbiloan sartu eta ametsezko mundu batean murgilaraziko du.

Aretoak lau irakurketa gune izango ditu. Bakoitzean ipuina sinbolizatzen duen objektu bat dago zintzilik. Horrez gain, ipuinek irudikatzen dituzten mundu bereziak eta arketipoak ikusi ahal izango dira liburu-bilduma baten ilustrazioetan. Ipuin sorta hori Koldo Mitxelena Kulturunearen Gasca bildumaren ekarpena da.

Bukatzeko, ilustrazioaren alorretik jasotako proposamen berriak ere bilduko ditu erakusketak. Izan ere, Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Artelekun antolatzen dituen Marraz(i)Oak Topaketetan sortutako lan batzuk ikusi ahal izango dira aretoan, Begoña Durruty, Maite Caballero, Idoia Beretarbide, Oihana Leunda, Josean Molasin eta Aitziber Akerretarenak, hain zuzen.

 

Lan-talde handia

Aretoaren moldaketa lanetan artista eta tekniko asko ibili dira: Itsaso Azkarate eta Taun-Taun Teatroko kideak; Karlos Odriozola eta Santi Ezkurdia, espazioaren antolaketa eta iluminazio lanetan; Anton Mendizabal kobrezko espirala sortzen; eta Dejabuko lagunak, Urko Redondo eta Ander Fernández, muntaia lanetan. Horrez gain, Zuriñe Fernández de Gerenabarrenak sorpresaz beteriko soinu joko bat sortu du. Lan horren guztiaren emaitzak ametsezko munduan sartu eta espazioa eta denboraren mugak gainditzera eramango du ikuslea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Proiektuaren sormena eta koordinazioa: Itziar Zubizarreta

Espazioa: Itsaso Azkarate

Musika: Zuriñe Fernandez de Gerenabarrena

Espirala: Anton Mendizabal

Babarrun landarea: Eli Villar

Irudigileak: Jon Zabaleta, Mattin; Maite Gurrutxaga, Eider Eibar

Koldo Mitxelena Kulturunea  eta Galtzagorri Elkartearen ekoizpena.

 

Arkitektura, noizko? José Manuel Aizpurua & Joaquin Labayen

E-posta Inprimatu

2012.03-07 / 2012.04.21

Erakusketa honetan objektuak, argazkiak eta planoak ikusgai izango dira; baita, Aizpuruak eta Labayenek eraikitzeke utzi zituzten proiekto arkitektonikoen maketak ere.

Arkitektura, noizko?
José Ángel Medina Murua

 1929ko urriaren 24an, arkitekto talde bat Alemaniako Frankfurt hirira iritsi zen. Bertan, CIAM izenaz ere ezagutzen den Arkitektura Modernoaren Nazioarteko Biltzarraren bigarren edizioa inauguratu zuten[1].Biltzar hartatik, arkitektura modernoaren eskuliburu txalotuenetako bat atera zen: Die Wohnung für das Existenzminimum. Izan ere, bertan, XX. mendearen hasierako gizarte gorabeheratsuak behar zuen gutxieneko duinaren paradigmari lotutako etxebizitza ereduak biltzen ziren.[2]
Katalogoko aktetan eraikuntza estandar berriei eta Europako hirien hazkunde masiboari irtenbidea emateko etxebizitza arrazional eta arrazoizkoen premiari[3] buruzko txostenak jaso ziren.  Nabarmena zen XIX. mendeko hirien gainpopulazioaren ondoriozko arazo sozialak eta higiene arazoak konponduko zituen hiri eta arkitektura eredu berri baten beharra.
Premia horretatik etxebizitza zelula baloratzeko eta proiektatzeko modu berri bat jaio zen. Horrela, etxebizitzaren inguruko eztabaida lotuta geratzen zitzaien, bai udal ordenantza berrien aplikazioari, bai eta abangoardiek gizartearen bizi-maila hobetzeko erreklamatzen zuten “lirikotasun” berria lortzera bideratutako eraikuntza elementuen industrializazioari ere.
Giedion, May, Gropius, Le Corbusier eta Jeanneret, Bourgeois eta, azkenik, Schmidt arkitektoek Biltzarrerako idatzitako txostenen edukiak hainbat alderdi definitzen zituen, hala nola eguzki-argi zuzena egunean zenbat orduz jaso behar den, airea berritzeko portzentajeak, kristaldun azalerak, inguruko espazio berdeak, azalera/ohe proportzioak, intsonorizazio baldintzak, ikusgaitasuna, arkitektura tipologien araberako eraikuntza sistemak, edota estatuek ezinbestean alderdi horiek guztiak arautu beharra, pertsona baten beharrik oinarrizkoenaren, hots, etxebizitza bat izateko eskubidearen inguruko edozein espekulazio saihesteko. Azken buruan, arkitektura proiektatzeko modu zientifikoagoa eta arrazionalagoa bilatu zen.
Aipatu neurri horiek guztiak aplikatzearen ondorioak xedetzat izango luke ordura arte eraikitakoak baino etxebizitza merkeagoak eta duinagoak lortzea, soilik eraginkortasun zientifikoaren araua aplikatzearekin eta industriaren munduarekiko lankidetza estuan jardutearekin. “Etxe bat, jauregi bat” esan zuen Le Corbusierrek asmo horri buruz.
Bitxia bada ere, eta data bat aipatu dugunez, esan beharra dago 1929ko urriaren 24a ostegun beltza izenarekin ere igaro dela historiara.  Egun horretan hasi zen New Yorkeko burtsaren gainbehera bizia eta, horrekin, 29ko Kraka eta Depresio Handia.Burtsa, ostegun beltzaren ondoren, egun gutxira, kolapsatu egin zen eta, horrela, izua olio-orban baten modura zabaldu zen herrialde osora.Berehalako ondorioa izan zen banketxe askok, bata bestearen ondotik, porrot egin zutela; horrela, ordaindu gabekoak eta berankortasuna izugarri hazi ziren.
Europan, ondorioak ez ziren hobeak izan.Krisiaren lehenengo hilabeteetan, Britainia Handia eta Alemania bakarrik kontuan hartuta, 10 milioi langabe izatera iritsi ziren.  Europako testuinguru politiko eta kulturala tenkatu egin zen, noski.Ondorengo urteetan Europan gertatutakoak ezin hobeto argitzen du hori guztia.
Horrenbestez, ironikoa da eta, hein batean, ederra eta itxaropentsua ere bai, jakitea Ostegun beltz hartan, 1929ko urriaren 24an, alegia, munduko burtsa-merkatu garrantzitsuenean hondamendia gertatzen zen bitartean, arkitekto talde xume batek hausnarketari ekin ziola, arkitekturak bere benetako zentzua berreskuratu zezan, xeheki aztertuz langile etxebizitza “soil” bat eta horrek etorkizuneko hiriaren hazkundean izango lukeen eragina. Gainera, aldi berean, zuhurtzia aldarrikatu zuten, ordura arteko panorama arkitektonikoan nagusi ziren estilismo burugabeetatik urrun.  
Biltzarrean aritu ziren txostengile batzuk bazuten jada nolabaiteko ospe mediatikoa belaunaldi gazteenen artean, ez ordea itzal handiko profesionalen artean. Horregatik, biltzarrean parte hartu zuten gehienak abangoardiara arrimatutako gazte bizargabe baina grinatsuak ziren.
Katalogo honek ilustratzen duen erakusketako protagonistei dagokienez, bai Aizpurua eta baita Labayen ere belaunaldi horretakoak izan ziren.[4]Izan ere, testuinguru horrekin identifikatzen da, erabat, Aizpuruak 1930eko martxoaren 1ean La Gaceta Literaria aldizkarian argitaratu zuen artikulua, “Arkitektura, noizko?".
Aizpuruaren testuan arkitekturaren panoramaren inguruko hainbat gaitzespen aurkitzen ditugu, arkitektura berriak konpondu behar duen horren guztiaren inguruko benetako manifestua.Lehenengo hitzetatik hasita –“arkitektura, Espainian, ez da existitzen; ez dago arkitektorik, pastelgileak baizik”– arkitekto donostiarrak gogor ekiten du bere ustez arkitekturarentzat kaltegarria diren jarrera horien guztien aurka.Argudio nagusienetako batek zerikusia du arkitektoaren lanak izan behar duen benetako zerbitzu senagatik baino bere eraikinen konposizioagatik kezkatuagoa dagoen arkitekto “pastelgile” horren ideiarekin, eta “Arkitekto—Arkitektoa” aldarrikatzen du.Era berean, "masaren" hezkuntzari eta zerbitzuari buruzko zenbait gogoeta egiten ditu, hala nola "arkitektura berria masarena da, eta masara dator, hau askatzera”. Adierazpen horiek agerian uzten dute Ortega y Gasseten filosofiaren eta pentsaeraren eragina.[5]Azpimarratzekoa da, horri dagokionez, testuan aurkitzen dugun honako esaldia: "Langile espainiarrak eskubidea du langile alemaniarrak, frantziarrak, amerikarrak eta abar bizi diren bezala bizitzeko; Espainiako Gobernuak milioi asko eman ditu horretarako, baina iruzur egin diote”. Esaldi argigarria da, bestelako azalpenik behar ez duena.   
Hala eta guztiz ere, Aizpuruaren testua aipatzeaz haratago, esan beharra dago artikulu hori aberastasun itzelekoa dela –baita formalki ere-, gure protagonisten garaia ezin hobeto ilustratzen duelako, baina oso garrantzitsua dela, baita ere, proposamen testu gisa.Bitxia bada ere, 29ko krakaren efemerideak inoiz baino garrantzi handiagoa izan dezakeen une honetan, Aizpuruaren testuak indarrean dirau nabarmen, hil zenetik 75 urte igaro ondoren ere.
Dudarik gabe, eta gogoeta xaloez haratago, erakusketari “Arkitektura, noizko?” izenburua jarri izanaren egokitasuna erabat justifikatuta geratzen da, kontuan hartzen baditugu egungo arkitekturaren arloan eman diren gertakari berrienak. Izan ere, denbora batetik hona, arkitekturaren munduan lanbide arrazionalagoa edo “arrazoizkoagoa” aldarrikatzen da, bere oinarriak bete-betean berrikusiko dituena.  
Horri dagokionez, eta aipu errazera jotzeko asmorik gabe, amaitzeko, ezinbestean ekarri behar ditut Aizpuruak Gaceta Literaria aldizkarirako idatzi zuen manifestuaren azkeneko hitzak:  “Arima bare bat kalera irten da, eta lasaitasunik gabeko eraikinak ikusi ditu, sentsualtasunez betetakoak; baretasun hori galdu eta iraultza oihu egiten du."

Katalogoa

 Argitalpen honi dagokionez, erakusketaren katalogoa Aizpurua y Labayen liburuaren argitalpenarekin hasitako lanaren bigarren zatia da; hortaz, esan dezakegu liburu hori ilustratzen duen bigarren liburukia dela katalogo hau.[6]Argitalpenak oinarritzat du Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolan, Juan Miguel Otxotorena katedradunaren zuzendaritzapean, egin nuen doktore-tesia idazterakoan garatutako proiektuen katalogoa. Orduan, ikerketaren lehenengo zailtasuna izan zen Aizpurua-Labayen artxiboa urteetan zehar desagertzen joan zela dioen mitoa haustea. Izan ere, lehendabizi, gerra zibilaren ondorioz desagertu ziren arkitektoen estudioko dokumentu asko; ondoren, Joaquin Labayenek gero inoiz berreskuratuko ez zituen material ugari utzi zituen maileguan, 1969. urtean Jose Manuel Aizpuruari buruz argitaratu zen Nueva Forma monografikorako.[7]Baina hala ere, eta iturri guztiak sakon aztertu ondoren, agerian geratu zen Joaquin Labayenen arreta eta ordena arretatsuari esker bazegoela oraindik ere arkitekto gipuzkoar hauen lanaren oparotasunaren fede emango lukeen katalogoa egiteko adina dokumentazio.  Gainera, Aizpurua familiak ere gordetzen zituen oraindik hainbat dokumentu, batez ere argazkiak, eta horiek katalogoa osatzeko balio izan zuten. 
Katalogo hartan, oraingo honetan bezala, jatorrizko marrazkiak eta argazkiak biltzen dira, arkitektoen familien artxiboetatik nahiz Zuricheko EHT unibertsitatearen GTA Archive edo Nafarroako Unibertsitateko artxiboan dagoen Aguinaga legatua bezalako beste funtsetatik hartuta.Dokumentatutako materialaren jatorrizkotasuna lehenesten du katalogoak, beste edozein iturriren gainetik, normala den bezala.Beraz, katalogoaren helburua ez da izan proiektuen deskribapen xehakatua egitea, jatorrizko materialak dokumentatzea baizik.Gehienbat, beraien proiektuen zirriborroak eta krokisak.Hala ere, eta lehen ere esan dugun bezala, tamalez, dokumentatutako proiektu batzuk ia ez dute jatorrizko materialik eta, horregatik, zeharkako iturrietara jo behar izan dugu, lehen aipatu dugun Nueva Forma aldizkariaren monografiara adibidez, katalogotik kanpo utzi ezin diren hainbat proiektu ere jasotzeko.
Era berean, proiektuei buruz dauden memoria guztiak ere bildu dira katalogoan.Kasu honetan ere, iturriak askotarikoak izan dira, ia ez baitago testuen jatorrizko eskuizkriburik.  Horregatik, garai hartako argitalpenak erabili dira, behingoz bi arkitektoen idatzizko material guztia biltzeko asmoz.  Kasu honetan, eta katalogoaren euskarazko bertsioari dagokionez, komenigarritzat jo da testuen jatorrizkotasuna mantentzea, itzulpenik egin gabe, alegia.



[1]Biltzarra otsailean Basilean egin zen bileran prestatu zen.  Cfr. MEDINA MURUA, José Ángel: “GATEPAC Grupo Norte: de Basilea a San Sebastián, in El GATEPAC y la revista AC, Catalizados de la vanguardia arquitectónica española. 1931-1937, Demarcación de Zaragoza del Colegio Oficial de Arquitectos de Aragón, Zaragoza, 2005, 27-30.

[2]Cfr. L´Habitation minimum, Julius Hoffmannen edizioaren faksimile-edizioa, 1933, Demarcación de Zaragoza del Colegio Oficial de Arquitectos de Aragón, Zaragoza, 1997.

[3]Labayen&Aizpurua estudioan gorde ziren prentsa-zatietako batean Fernando Garcia Mercadalek arkitekto madrildarrei egin zien elkarrizketa sonatua irakurri daiteke, arkitektura modernoari buruz zuten iritziaren inguruko galderekin.Elkarrizketa horretan, Arniches eta Dominguez arkitektoek ironiaz erantzun zioten Mercadalek egindako galderari: “Zer da zuretzat arkitektura arrazionalista?Guk egiten duguna arrazoizkoa deritzogu; ez dakigu arrazionalista irudituko zaizun.”Cfr. GARCIA MERCADAL, F.: “Encuesta sobre la arquitectura moderna” in La Gaceta Literaria, 32 (1928ko apirilak 15), 17.

[4]Cfr. MEDINA MURUA, José Ángel: Aizpurua y Labayen, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako Ordezkaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia, 2011.Ez bat ez beste ez zen Frankfurteko CIAM II biltzarrean egon, baina Aizpuruak bai parte hartu zuela hilabete batzuk lehenago, biltzarra prestatzeko, Basilean egin zen bileran. Basileako bilera hori ere erabakigarria izan zen talde horren historiaren etorkizunerako, aktetan ikusi daitekeen bezala.Cfr. CIAM Archive, GTA Archive, ETH Zurich.

[5]Arkitekto gipuzkoarren estudioan Jose Ortega y Gasseten obraren hainbat liburu aurkitu ziren, behar bezala azpimarratuta.

[7]Joaquin Labayenen familiak dio Fullaondori behin eta berriz eskatu arren, maileguan utzitako materiala ez zela inoiz itzuli.

 

Fitxategi-eranskina:
FitxategiaDeskribapenaTamaina
Descargar este adjunto (Aizpurua&Labayen katalogoa.pdf)Arkitektura, noizko? Aizpurua&Labayen katalogoa 3019 Kb
 


5/17 orrialdea
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.