Ganbara

Julio de Urquijo Ibarra 1871-1950

E-posta Inprimatu

Julio de Urquijo familia haundi eta aberats batean sortu zen, politikan murgildua zen familia karlista batean. Tttipi ttipitik ezagutu du beraz politika eta bera ere, garai batean politikan sartu da. Haurtzaroan ez da bakarrik Deustun bizi izan, Donibane Lohitzunen pasatzen zituen egonaldi luzeak "Urkixo baita" deitu etxean. Goizik ikasi zuen frantses hizkuntza eta bere bizi guzian iparralde eta hegoaldeko zubia izan da, bereziki hizkuntza eta kultura mailan. Beste hizkuntzak ikasi ditu eskoletan eta, dudarik gabe, hizkuntzen menperatze horrek eman dio idekitasun eta zabaltasun haundia. Segitu zituen estudioak Deustuko Unibertsitate berrian eta burutu zituen Salamanca-n Euskal Herriko jauneriak ohi zuen bezala.

Badakigu bai Julio Cejador-i esker eta bai Azkue-ri esker sortu zitzaiola Julio de Urkijo-ri liburuen maitasuna eta, dirudun izanez, erosten zituela aurkitzen zituen liburu zaharrak, bazabilala Euskal Herrian gaindi eta Europako liburu zahar dendetan bilatuz falta zitzaizkion liburuak. Biblioteka osoak ere erosten zituen hala nola Manterolarena. Bainan denbora berean, bereganatzen zituen urtero argitaratzen ziren liburuak balinbazuten zerbait ikusteko euskararekin edo euskal kulturarekin edozein erdaratan idatziak arren. Euskaltzalea eta liburuzalea, bi kalitate euskaldun zintzo batentzat.


 

Tomás Hernández Mendizábal

E-posta Inprimatu

(...) Baina kontua da bere pintura beti ibili dela errealismo sozialaren eta sustrai germanikoagoko espresionismo baten artean. Kolore gris eta zakarreko paisaiak, Ur Taldearenaren antzekoak, pigmentua jartzeko era arin eta oparoa, bere programa ikonografikoak (giza irudiak, bikoteak, familiak, apur bat desitxuratutako pertsonaia herrikoi eta kaletarrak)... Tomasen pintura ez da ez erreza ez atsegina sabel fin eta gozozaleentzat. Bere pintura lan guztiek kutsu arin eta soila dute koloreari dagokionez, tonu hotz eta itzaliak, eta ikuspegi garratz eta deformatu samarra, kritika sozialetik gertuago dagoena Barojaren esperpentotik baino. Horrek argitzen du zergatik den hain zaila bere lanaren zati handi bat erakustea eta erosaraztea.

Edorta Kortadi


Informazio gehiago
 

XIX. mendea karikaturetan. Umorea, distortsioa eta kritika soziala

E-posta Inprimatu

Karikatura genero bezala XIX. mendean garatu eta hedatu zen, prentsaren difusio eta zabalpenarekin. Hala, karikaturagilea, irudia erabiliz, garai hartan irakurtzen eta idazten ez zekien publikoaren gehiengoarengana iritsiko den kazetari bihurtu zen. Karikaturaren papera funtsezkoa izan zen, mintzaira herritar eta ulergarria erabiltzeko gai izan zen baliabide bakar gisa.


Informazio gehiago
 

Laura Esteve –Krokisa begiratuan

E-posta Inprimatu

Munduan ezer ez badago soberan, ez du ezerk obran soberan egon behar. Merkuriozko pintzela kolorezko termometro baten aurrean. Helburua serioski plantea daitekeen edozer gauza da, krokis orok du xedea, eremu kontzeptualaren eta estrategiak, metodoak eta teknikak hondatua izateko harrapatutako edozein orban gorri, eroso eta nahasiaren artean zabaldutako sarraski plastikoa gidatzen duen plan bat.

Bere margolan baten aurrean nago, urrutiko denborara bidaiatzen dut, urdinak liskartu gabe ezkutatzen dira, udazkenean, oroimenaren uda pribatuan, bero zakarraren amaieran, hori ilargitar eta bakartia, baretasun jakintsuegia, urrutiegi geratzen zaidana eta etengabe erakartzen nauena, inguratua Grezia, soin eta giza segurtasunaren formarekin, nahastea beti inguratuta edukitzearen ziurtasunarekin, zentzugabekeria estatikorik gabe, zortzi nota, lasai eta egituratuak, beti dauzka bere barne, diot neure buruari, bere lehen planoa dira eta ezkerrean dagoen kolore tanta lodia, eta pixka bat urrutiratzen naiz, hura da hotsik atera gabe garrasi egiteko eta harmonian bizitzeko daukan bidea.

Jule Goikoetxea


Informazio gehiago
 

Marta Cárdenas – Oinarriak

E-posta Inprimatu

Koaderno mota adina koadernogile dago. Ez, gezurretan ari naiz: askoz koaderno mota gehiago dago, zeren eta gutako bakoitzak, zertzeladen eta beharren arabera, desberdin husten baitu barrena horietan. Eta gainera gaur egun artista liburu deitzen zaiona dugu, zer den ez dakidan arren; izen hori eman ote dakieke nireetako batzuei?

Marta Cárdenas

 


7/17 orrialdea
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.