Ganbara

Marqués de Santa María del Villar -Argazkiak-

E-posta Inprimatu

(...)Gaur egun dauden argazkirik zaharrenak, kamara trakets batekin egindakoak, 1895ekoak dira eta berrienak berriz 1969ekoak. Tarte horretan argazkigintzari emanda bizi izan zen erabat eta ia milioi erdi negatibo atera zituen (...).

Prestakuntzari dagokionez, hasiera batean Madrileko argazki elkartekoekin harremanetan egon zenean piktorialismoaren ildotik ibili zen; nolanahi ere, estilo hori ez zuen atsegin, errealitatetik urrundu eta teknika konplikatuak erabiltzen baititu, bai argazkiaren gaia aldez aurretik prestatzeko eta bai atera ondoren laboratorioan argazkia lantzeko. Kasuren batean edo bestean erabili zuen teknika hura baina “izadia den bezala erakustea” baino pentsatzen ez zuen argazkilaria zenez, ez zitzaion gehiegi interesatu. Izan ere, errealitatea ahal bezain garden azaltzeko kezka hori dute bere argazki guztiek ezaugarri nagusitzat, bai herrien eta paisajearen argazkiek eta bai pertsonenak ere –kamara aurrean naturaltasun osoz agertzen baitira-. Beraz, argazkigintza naturalista dela esan dezakegu, impresionismoaren nolabaiteko ukitua ere baduena (...). Konturatu gabe, Santa María del Villarrek aurrea hartu zion 50 eta 60ko hamarkadetan nagusitu zen -eta kasu askotan gaur ere oraindik dirauen- erreportajeetako argazkiari (...)

Jorge Latorre


 

Antton Olariaga

E-posta Inprimatu

Euskal marrazkigintza berriaren aitapontekoetako izan zen 70eko hamarkadan, Jon Zabaleta, Egillor eta Asun Balzolarekin batean, eta gutxik bezala lortu zuen hasiera-hasieratik jendearengana iristea. Bere pertsonaiek, Zakilixut, Marizikin, Alukiss eta beste hainbatek, harrerarik beroena izan zuten herrian.

Egunkarietako tiraz gainera, kartelismoa, liburu ilustrazioa eta liburua disenua ere landu ditu, euskal kulturaren iruditeria berrian aztarna ahaztezinak utziz.

Adituek diotenez, euskal marrazkigintzak bi gailur izan ditu: Txiki, gerra garaian eta Olariaga, euskal kulturaren berritze aroan.


 

Gipuzkoa duela 200 urte

E-posta Inprimatu

1793: matxinada eta iraultzaren artean. Bere kokaleku geografikoarengatik, eta Probintzia Salbuetsia zenez, hau da, aduanetatik libre zegoenez, propaganda iraultzailea zailtasun gehiegirik gabe sartzen zen Gipuzkoan.

Probintziako herri eta hiri nagusietan Inkisizioko komisarioak bazeuden ere, Frantziarekiko mugan aduanarik ez izateak aukera ematen zuen debekatutako idazleen obrak eta panfleto iraultzaileak Gipuzkoa osoan zehar erraz xamar zabaltzeko.

Egoera horren ondorioz, Gipuzkoako zenbait herritan eta, batez ere, Donostian, Iraultza Frantsesaren aldeko giroa sortu zen, horregatik, errege espainiarrak Luis XVI.aren heriotza mendekatzeko bidalitako armadaren erasoari aurka egin ondoren Konbentzio frantsesaren gudarosteek kontraerasoari ekin zioten, Gipuzkoan barneratuz, oztoporik aurkitu gabe.

Errenteria, Tolosa, Bergara eta, batez ere, Donostian baziren gutxiengo aurrerazale batzuk eta Iraultza Frantsesa piztu zenean horrekin bat egitearen alde agertu ziren. Pertsonaia aurrerazale haiek monarkia absolutuaren menpeko izateari utzi nahi zioten, “Bakea Herriei eta Gerra Tiranoei” agintzen zuen Errepublika horretan hiritarrak izateko. Probintziako biztanle batzuek eta bereziki Donostiakoek, Michelena alkatea buru zutela, lurralde historiko horrek Gaztelarekin zuen lotura ezeztatu eta monarkia espainiarretik bereizteko aukera hobetsiz, Iraultza Frantsesarekin bat egin zuten.

Urtebetez, Gipuzkoa Errepublika Jakobinoaren mendeko estatu txikia izan zen.

 

Liburuz jota

E-posta Inprimatu

Liburua gure artean dago, instrumentu gisa, erlijio batzuetan egiaren iturri gisa, zientziak eta teknikak ezagutzeko bide gisa, narraziorako edo artearen esperimentaziorako euskarri gisa, eta gaur egun agian kontsumoaren gizarteko beste produktu bat bezala, non egile, editore, liburu zain eta saltzaileek euren lana egiten duten.

Liburua pertsonen jakinduria transmititzea ahalbidetzen duen objektua bada, irakurtzea denbora eta espazioaren koordenatuetatik aldentzeko ahalmena da.

Erakusketa honek eztabaida eta polemikaren bidezko dinamika bat sortzea du helburu. Eztabaidarako Ricardo de Buryren hitza ekarri dugu. Bury XIV mendeko gotzain britaniar bat da eta 1345 urtean liburuaren defentsan tratatu zoragarria idatzi zuen: Philobiblion. Bere hitzak oraindik indarrean daude. Bestalde, Erasmo de Rotterdamenak irakurketaren defentsarako ekarri ditugu, Elogio de la locura (1509) bikainaren hitzak erabiliz, irakurtzeko ahalmena, agian, gizakien eromenik adimentsuena delako.

 

Altxor Uhartea

E-posta Inprimatu

R. L. Stevensonen Altxor Uhartea, berrirakurtzeko ohiturarik ez dugun testu bitxi horietakoa da. Liburu honek eskaintzen digun plazerra adieraztezina da.

Ez dugu ipuin bat, ezta kontakizun errealista bat ere, aldi berean mundu ezberdin ugariz osatua dagoen mundu iragankor eta anbiguo batek gauzka liluraturik. Errealitate kilikagarri eta basati batek liluratzen gaitu beraz, hala nola irudimenak, ilusioak eta desioak.

Batzuetan kontrakoak nahiz alderantzizkoak diren mundu hauen bategiteak elementu, objetu eta pertsonaien transformazioa ikusten uzten digu. Liburu honetan errealitaterik zekenena edo ilusioa eta ametsak, esate baterako, ez dira agertzen gauza beraren alderdi edo ikuspegi ezberdin bezala, baizik eta guzti horiek osaturiko bategitea bezela. Elementu guztiek dute parte aspektu iragankor horretan, non gaitza bera ere existitu egiten den, faszinaziorik handiena eraginez.

 


8/17 orrialdea
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.