Poetika, 2020 udazkena

Koldo Mitxelena Kulturuneak aurrera darama Poetika izeneko egitaraua, poesiaren kanpora eta barrura egiteko. Horretako, hilean behin, errezitaldiak antolatuko dira Areto Nagusian, euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik, gaur egungo poesiaren arrastoak aurkitzeko. Poeta gonbidatuak haren olerkien irakurraldi librea egingo du, poesia munduan adituren batek poetaren aurkezpena egingo du haren poesia lanari buruzkonondik norakoen azalpenaeta hurbilketa kritikoa eginez, eta Musikeneko ikasleak protagonista izango dira ere hainbat musika-pieza interpretatuz. Guztira hiru emanaldi antolatu dira. Poesiak ez du bere tokia galdu guztion topaguneizan nahi duen etxe honetan.

Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea:
Tl. 943 11 28 93  (08: 30etik 14:30era)
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

Ekitaldia zuzenean jarraitu

 

 

Irailak 24, osteguna, 19:30 (euskara)
Poeta: Aritz Gorrotxategi
Aitzinsolasa: Felipe Juaristi
Musika: Maitane Arretxe (akordeoia)

Aritz Gorrotxategi (Donostia-San Sebastián, 1975) askotariko generotan murgildu da, eta idazle ibilbide oparoa osatu du. Irun Hiria Poesia Saria irabazi berri du Amua (Elkar, 2019) bildumarekin. Gorrotxategik aurretik beste hiru poema-bilduma argitaratu ditu: Taxi bat HamletentzatZaldi hustuak eta Hariaz beste (Kritika Saria 2012). ‘Pentsamendua eta Poesia’ jardunaldien antolatzaileetako bat da, eta Balea Zuria argitaletxearen sortzaileetako bat ere. “Zortzi urte ziren azken poemarioa publikatu zuenetik, eta honakoan helduagoa suma dezakegu idazlearen ahotsa bere mezuetan, eta biziagoa esateko moduetan”, Elkar argitaletxea.

Felipe Juaristi (Azkoitia, 1957) kazetaritzako lizentziaduna, idazlea eta euskaltzain urgazlea da. Literaturak eman badio osperik handiena, gidoigintza, kritika literarioa edota itzulpengintza alorretan ere ibilia dugu. Euskadi Irratiko zuzendaria izan da. Hizlari ezaguna da, irrati eta telebistako ohiko solaskidea, eta iritzi-zutabegilea. Bi aldiz irabazi du Euskadi LIteratura Saria. Balea Zuria argitaletxeko lantaldean kidea da. 2014an Piztutako etxea poesia liburua kaleratu zuen. 2019an Erbesteko elurra nobela argitaratu zuen Erein argitaletxearekin.

Urriak 22, osteguna, 19:30 (gaztelania)
Poeta: Julia Piera
Aitzinsolasa: Itziar Minguez
Musika: Beñat Olano (biolina)

Julia Piera (Madril, 1970) idazlea da. Madrilen Ekonomian lizentziatu ostean, Bolonia eta Brighton hirietan bizi izan zen; lau urtez Literatura eta Hizkuntza Erromanikoak ikasten aritu zen Harvard-eko Unibertsitatean; eta gero Dublinen, han Cervantes Institutuko zuzendaria izan zen. Honako liburu hauek argitaratu ditu: Al vértice de la arena, Igual que esos pájaros disecados, Conversaciones con Mary Shelley, y Puerto Rico Digital (2010eko Francisco de Quevedo Saria eta Ausiàs March Saria Akzesita). Azken horrekin Kritika Sarien eta Literaturako Sari Nazionalen finalisten artean agertu zen. Hainbat antologietan parte hartu du, horien artean, Forrest Gander-ek egindako Panic cure. Poetry from Spain for the 21th Century bilduman, XXI. mendeko hamar poeta berritzaileenen artean dago bertan. Gaur egun Colby College-ko Espainiako sailan zuzendaria da.

Itziar Minguez Arnaiz (Barakaldo, 1972). Poeta, narratzailea, eta telebistako gidoilaria. Zuzenbidean lizentziatua da. Honako olerki liburu hauek argitaratu ditu: La Vida me Persigue, Luz en Ruinas, Cara o Cruz, Pura Coincidencia, WikipoemiaCambio de Rasante eta Que viene el lobo (Nicanor Parra saria, 2016). Euskadi Literatura Sarietan, finalista izan zen 2010ean. Antologia ugarietan topatuko ditugu haren olerki solteak.

Azaroak 26, osteguna, 19:30 (gaztelania)
Poeta: Adriana Bañares
Aitzinsolasa: Esther Ramón
Musika: Eduardo Villarroel (klarinetea)

Adriana Bañares (Logroño, 1988). Filosofia ikasi zuen Valladolideko eta Bayreuth-eko (Alemania) unibertsitateetan. La niña de las naranjas (Ediciones Emilianenses, 2010) liburu-blogaren egilea da; ‘Etorkizunerako’ Artista Gazteen X. Beka, honako poema liburu hauek argitaratu ditu: La involución cítrica (Origami, 2011), Engaño Progresivo (Fundación Jorge Guillen, 2012), Ánima Esquiva (Origami, 2013) eta Ave que no vuela muere (Oblicuas, 2015), baita Eis (egilea editore, 2013) nobela laburra ere. Kontakizun laburren eta olerkien antologia ugaritan parte hartu du. Editorea den aldetik, Erosionados (Origami, 2013) izeneko poesia erotikoaren antologia koordinatu zuen. Adi beti literatura berriak eta formatu independenteek zer ekarriko, La Fanzine argitalpenaren arduraduna da, eta Aloha argitaletxeko zuzendaria. Horrez gain, Liburuaren Etxeko kultur kudeatzailea da Logroñon.

Esther Ramon (Madril,1970) poeta da, literatura kritikaria, eta idazketa sortzailea garatzeko tailerretan irakaslea. Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan doktoratu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Pedro Casariego Cordoba poetaren obrari buruzko tesi batekin. Honako poema-bilduma hauek argitaratu ditu: Tundra (2002), Reses (2008), Grisú (2009), Sales (2011), Caza con hurones (2013), Desfrío (2015), Morada (2016) eta En flecha (2018). ‘Minerva’ aldizkariko erredakzio-koordinatzailea izan da Madrilgo Arte Ederretako Zirkuloan, eta ‘Definición de savia' poesiari buruzko irratsaioko zuzendarikidea, Radio Círculo irratian. Gaur egun, poesia irakaslea da José Hierro Fundazioan. 2008an Ojo Crítico Poesia Saria jaso zuen.


 

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.