'Sempé en Nueva York' liburu ilustratua

Jean-Jacques Sempé Bordelen jaio zen 1932an eta 2022ko uda honetan zendu da. Oso gaztea zela hasi zen marrazten eta bere lehen marrazkiak 21 urterekin argitaratu zituen garaiko aldizkari zein prentsan. Bere bizitzan zehar munduko marrazkilari ospetsuenetako bat izatera iritsi da. 1950eko hamarkadan bere pertsonaiarik ezagunena sortu zuen, Nikolas txikia, Goscinny gidoilariarekin batera. Ondoren, New York ezagutzea lortu zuen, eta hiri horretan egon zen lehen aldiz 1965ean. Handik gutxira, munduko ilustrazio-aldizkari ezagunenean argitaratzeko ametsa egia bihurtzea lortu zuen, "New Yorker" aldizkarian.
 
"Sempé en Nueva York" liburu ilustratu puska komentatuko dugu. Normaren argitalpen handi honetan Sempék "New Yorker" aldizkariarentzat egindako 100 ilustrazio baino gehiago bildu dituzte, horietako asko aldizkariaren azalak izateko sortutako ilustrazioak dira, eta baita barruan argitaratzeko irudiak ere, batzuk argitaratu gabeak gainera.
 
Marrazkia oso ondo ulertzen da berak esandako hitzekin: "Beti harritu nauen zerbait da jendea, eta ni ere bai, ez dela konturatzen zein txikiak garen. Benetan txikiak gara”. Eta horixe islatzen du Sempék bere ilustrazio eta komikietan. Sempék gauza ñimiñoei erreparatzen die, eta marko edo enkoadraketa sinple batean kokatzen du islatu nahi duen txikikeria, edo detailea. Marc Lecarpentierrek Sempé-ri buruz dioen bezala, Sempé-ren begirada infinituki txikia izanik, infinituki handia den horretan zentratzen da.
 
Nikolas txiki pertsonaia
Sempé en Nueva York’ liburu ilustratua
 
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.