Komikitik sortzailera : Mike Mignola

Mike Mignola, jaiotzez kaliforniarra, ilustratzaile ikasketak burututako artista eta ‘Hellboy’ seriearen sortzaile sonatua da. 1982an Kaliforniako Arte Eskolan graduatu eta 1983an entintatzaile gisa hasi zen Marvelentzat lanean. Gero DC etxe handiarentzat lan egin zuen hainbat urtez, beti besteen sorkuntza edo pertsonaia ezagunen gainean lanean arituz.
 
1994. urtean berriz, lehen aldiz sortu zuen Hellboy seriea Dark Horse Comics argitaletxean. Hellboy pulp estiloko fantasma, munstro, beldur eta izuaren erakusgai artistiko bikaina izan da gaur egun arte. Sortu zuenetik Mike Mignolaren proiektu artistiko garrantzitsuena bilakatu da.
 
Liburutegian hainbat dokumentu dauzkagu Mignolaren lana ezagutzeko aproposak. Mignolaren hastapenetan DC etxean egindako lanen bildumatik hasi eta Hellboy unibertsoari buruzko antologia batekin jarraitu dezakegu bere unibertsoaren ideia bat egiteko.
 
Eta behin fantasma zein munstro kontuetan sakondu nahi izanez gero, Mignolaren fikziozko lanen zerrenda begiratu eta ezagutu dezakegu, 75 komikiren artean egongo da eta gustukoren bat edonorentzat, ziur!
 
Mike Mignolaren izena azalean daraman eta eskuratu berri dugun komikia ‘Falconspeare’ da, viktoriar kutsua duen misteriozko istorioa. Bertan banpiro ehiztaria izan zen James Falconspeareren bila arituko dira ohiko munstro ehiztariak, Meinhardt irakaslea, Sr. Knox eta Srta. Van Sloan adiskideak. Pertsonaiak Mike Mignolak sortuak eta Warwick Johnson-Cadwellek sortutakoak dira.
 
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.