Erakustaretoan: Itziar Okariz eta Asier Zabaletaren performancea
Asteazkena, 13. Azaroa 2013, 19:30 - 21:00

KOLDO MITXELENA Kulturuneko 20. urteko ospakizuna (1993-2013)

Itziar Okarizen performancea, Virginia Woolfen Gela bat norberarena literatur lanean oinarrituta (euskaraz)

Artista donostiarrak liburu honen zati bat irakurtzen du, berriki euskaraz eginiko itzulpenarena, eta irakurketa bakoitzean parrafoaren lehen hitza kentzen du. “Virginia Woolfen liburuaren bigarren kapituluaren hitzen kenketa bat da”; honek balio izan dio, ez bakarrik performance hau osatzeko, baizik eta “nire burua hain faltan botatzen dudan hizkuntza honekin (euskararekin) berraurkitzera behartzeko”. Hala mintzatu zen Durangoko Azokarako diseinatu duen kartelaren aurkezpenean. Gerediaga Elkarteak Okariz bera kartela diseinatzeko aukeratzeko izan dituen irizpideen artean daude autorearen izaera “feminista” eta “hauslea”.

Donostian jaioa 1965. urtean. New York eta Bilbo artean bizi da, eta bi hiri horien artean egiten du lan. Bere lanetan, lengoaiaren eta subjektu gisa definitzen gaituzten zeinu-ekoizpenaren araudiak zalantzan jartzen dituzten ekintza-ekoizpenak garatzen dira askotan.

 

Asier Zabaletaren dantza emanaldia: Joan zaretenei adio

Ertza Konpainia

Ikuskizuna: Joan zaretenei, adio
Koreografoa / Dantzaria: Asier Zabaleta
Musika: Iñar Sastre
Testuak: Asier Zabaleta

Joan zaretenei, adio”, Euskal Herriak azken 40 urteetan bizi izan duen gatazkaren ondorioz, bizitza galdu duten pertsona guztiei zuzenduriko agur samina da.
AURRESKUAN- erreberentzia moduan dantzatzen den euskal dantza tradizionalean oinarrituta- lan honek, denboraldi luze honetan, bizitza lapurtu zaien pertsona guztiei egin nahi die ohore.
AURRESKUARI begirada garaikide bat, bai musikalki eta bai koreografikoki, gertatutakoa gogoratzeko, inoiz berriz gertatu ez dadin.
Gainera, erakustaretoan ikusgai egongo dira hogei urte hauetan egindako erakusketa guztien katalogoak eta bideoak.
Ekintza guztiak doan eta libre izango dira.

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.