Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak
Asteartea, 17. Apirila 2018, 19:30 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako hitzaldia, Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak urteko ziklo barruan:

El impacto de la conquista de América en la fisionomía de Gipuzkoa: el caso de Azpeitia

Gipuzkoarrek Amerikaren konkistan izan zuten garrantzia gipuzkoar haien sorterrien fisionomian islatu zen. Ameriketako urreak ospitale, jauregi eta hil-kaperak ekarri zituen, hala nola Soreasuko Sebastian Doneako Bakardadearen kapera, Azpeitian. Peruko kapitain Nicolas Saez de Elolak aginduta eraiki zen, eta Errenazimentu hispaniar eta italiarreko harribitxi bat da, inperio arloko sorkuntzen parekoa.

Hizlaria: Miren de Miguel. Artearen Historian doktore da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). 2016ko urrian defendatu zuen bere tesia: “La capilla renacentista de don Nicolás Sáez de Elola, capitán del Perú, en Azpeitia. Las grisallas, un singular programa caballeresco, de virtud y de redención”. Arte Ederretan lizentziatua da EHUtik, eta Lehen Hezkuntzan graduatua (Ingeleseko aipamena) UNIRetik. Hainbat artikulu idatzi izan ditu aldizkari akademikoetan, eta dibulgaziozko komunikabideetan ere argitaratu izan du. Gaur egun Bigarren Hezkuntzako irakaslea da.

(Hizkuntza: gaztelania)

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.