Liburu aurkezpena eta eztabaida: "Dietética digital"
Ostirala, 11. Maiatza 2018, 19:00 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako liburu aurkezpena eta eztabaida:

"Dietética digital"
Un debate a dos bandas sobre la obesidad tecnológica

Liburu honen lehenengo eta azkeneko orrialdeek itxaropenari ateak zabaltzen dizkiote.Gainerako orrialdeek gogor kritikatzen dituzte publizitate digitalaren gezurrak.Zergatik iritsi da arazo izatera hainbeste ezagutza eta plazer eskaintzen duen teknologia bat?Nola jarri zaigu aurka hainbeste gozatzen dugun zerbait?Erantzuna da eskuetatik ihesi egin digula.Okerrago, datuen industriak gero eta gehiago kontrolatzen ditu teklatuen bidez ipintzen ditugunak.Gailu digital bat erabiltzerakoan egin, ikusi eta imajinatzen duguna, neurri handi batean, programatuta dago.Pantailek bahitu dizkigute gure ekintzak eta gure begirada.

Testu honek autolaguntza eta autodefentsa ditu xede. Gehiegi asebete gaitu errealitate birtualak eta gainezka egin digu.Ezinezkoa zaigu hura prozesatzea eta hari zentzua ematea.Ez eta kontrolatzea ere, gure probetxurako erabiltzeko.Baina teknologiak lagun gaitzake bizitza proiektuak, bizitza pertsonalak eta taldekoak eraikitzen eta babesten.Orainean ainguratzeko eta etorkizunari irekitzeko balio du.Internet ixtea edo mugikorrak debekatzea, ezinezkoa izateaz gain, zentzugabea da, obesitateari aurre egiteko janaria legez kanpo jartzea bezalaxe baita.

Partaideak: Victor Sampedro, Iñigo Kortabitarte.

(Hizkuntza: gaztelania)

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.