Poetika. Jon Gerediaga
Osteguna, 14. Ekaina 2018, 19:30 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika ziklo testuinguruan:

Jon Gerediaga

Gidaria: Alex Gurrutxaga
Musikaria: José Belda (gitarra)

 Jon Gerediaga (Bilbo, 1975) filosofia irakaslea da. Antzerkian ibilbide oparoa egindakoa bada ere, antzerkia baino lehenago poesia dago beti, eta gure artean diren poesia bideetan bide originalenetakoa agertu du Gerediagak argitaratu dituen lau poema liburu eder bezain aberatsetan: Fitola balba, karpuki tui (2004), Jainkoa harrapatzeko tranpa (2007), Zentauro-hankak (2012) eta Argia, lurra, zuhaitza, zerua (2015), denak Pamiela argitaletxean. Ez da plazan agerpenak egin zalea. Beraz, hau da euskal literaturaren munduan egutegian gorriz markatu beharreko eguna.

 Alex Gurrutxaga (Zarautz, 1988) Literatura Konparatua ikasi zuen Trentoko Unibertsitatean, eta "Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak" Masterra egin du EHUn. Berria egunkarian kolaboratzen du literatura kritikari gisa 2012ko urritik, eta Caravansari aldizkariko erredaktorea da euskal poesia sailean. Rikardo Arregi saria irabazi zuen 2013an, Kazetari Berria atalean. Aspaldiko pasioa da Gurrutxagarentzat literatura. Euskarazko literatura solasaldiak gidatzen ditu Garoa liburu dendan, Zarautzen.

(Hizkuntza: euskara)

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.