Hitzaldia: Alarico, entre visigodos y romanos
Asteartea, 15. Urtarrila 2019, 19:00 - 21:00

GFAko Ondare Historiko-artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuak antolatutako hitzaldia:

Alarico, entre visigodos y romanos

IV. mendeko buruzagi militar berezi horren bizitza zinema pantailetara eramateko modukoa da. Oso gazte zela gidatu zituen armadak arrakasta osoz eta Erroma arpilatu ondoren, Gala Plazidia printzesa, Honorio enperadorearen arreba, eraman zuen berarekin. Eta bere ospea handitzeko, kroniken arabera, altxor izugarri batekin lurperatu omen zuten. Eta horretarako, Busento ibaiaren ubidea desbideratu omen zuten Cosenzatik igarotzean (Italiako Calabrian); gero, ibaia jatorrizko ubidera bueltatu zuten eta obra horietan parte hartu zuten guztiak akabatu zituzten.

Partaidea: Javier Arcek nazioarteko esparruan antzinate berantiarreko ikertzaile espainiar ezagunenak, duela gutxi amaitu du pertsonaia horren biografia, fokua ipiniz haren bizitzako gertakari aipagarrienetan eta alderdi ilunenak argitzen saiatuz: Errege bat izan al zen benetan? Nortzuk lagundu zioten ibilbide sinesgaitz horretan? Zer lortu nahi zuen? Erromako armadako jenerala izan nahi al zuen? Erromako lurretan kokatu nahi al zuen bere jendearekin?

(Hizkuntza: gaztelania)

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.