Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak
Asteartea, 19. Otsaila 2019, 19:30 - 21:00

"Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak" zikloaren testuinguruan, KM Kulturuneak eta "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako historialarien Elkarteak antolatutako hitzaldia:

Mendebaldeko Pirinioetako erromatartzea: arkeologiak eskainitako azken ekarpenak
2011. urtean Aranzadi Zientzia Elkarteko lantaldeak  erromatar galtzadaren ertzean Mugarriluzeko (Aurizberri, Erroibar) miliarioak topatu zituen eta hori abiapuntu izan zen baskoien Pirinioetako lurraldearen erromatarkuntzaren ikerketarentzat. Horren  ostean garrantzi berezia izan zuen geofisikak haren bidez aurkitu eta ikertzen hasi baitziren inguru horretako zenbait aztarnategi: Zaldua  (Auritz/Aurizberri) eta Artzi (Artzibar), besteak beste. Bi gune  horietan 2015a geroztik urtero antolatu dira kanpaina arkeologikoak  eta ondorioz, urtetik urtera bertako jarduera eta egiturei buruzko  informazio gehiago ezagutzen da. Bertan identifikatutako aztarnek  lurralde menditsu horretan erromatarrek izandako presentzia uste zena  baina askoz ere sendoagoa zela berresten dute. Baskoien eskualde honen  ikerketa prozesua hastapenetan dago oraindik, baina iturri  arkeologikoek eskaintzen duten informazioa ezinbestekoa izango da  etorkizunean bertako bizimodu eta bilakaeran sakondu ahal izateko.

Partaidea: Oihane Mendizabal Sandonís (Donostia, 1992) Historian Graduatua da EHU/UPVn eta gaur egun Aranzadi Zientzia Elkartean lanean  dabil Arkeologia Historikoko Departamentuan. Hiru urte daramatza  Pirinioetako erromatar galtzadaren proiektuan lanean eta berriki  Ibañetako pasabide eta Urrobi bailarako erromatarkuntza ikertzeko doktorego tesian hasiko da.

(Hizkuntza: euskara)

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.