Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika 2019 zikloaren testuinguruan:

Ana Pérez Cañamares
Aurkezpena: José Luis Padrón
Poetika: Itziar Mínguez Arnáiz
Musika: Lourdes Tormo (gitarra)
Ana Pérez Cañamares (Santa Cruz Tenerifekoa, 1968). Alde batetik, poema-bilduma hauek argitaratu ditu: La alambrada de mi boca (Baile del Sol), Alfabeto de cicatrices (Baile del Sol), Entre paréntesis. Casi cien haikus (La Baragaña), Las sumas y los restos (Blas de Otero-Bilboko Hiria saria, 2012an), Economía de guerra (Lupercalia), De regreso a nosotros (Ya lo dijo Casimiro Parker), El espejo discreto, (Pre-Textos), zeinarekin irabazi baitzuen Vicente Núñez-Diputación de Córdoba saria, 2016an. Beste alde batetik, aforismo liburu hau: Ley de conservación del momento (Isla de Siltolá), eta kontakizun liburu hau: En días idénticos a nubes (Baile del Sol). Sarri askotan parte hartzen du poesia-errezitaldi eta -jaialdietan, eta haren poemak antologia ugaritan bilduta daude. Poema horietako batzuk hainbat hizkuntzatara itzuli dira, hala nola, ingelesa, greziera, poloniera, kroaziera, arabiera, alemana eta portugesa.
Ana Pérez Cañamaresek, agertzen duen lana agertzerakoan –autoezagutza-lana eta mundua zalantzan jartzekoa–, neurtitz doiak erabiltzen ditu, eta ainguraketa irmo bat nian, bere inguruarekiko proiekzioan eta uztardura etengabean. Hala, haren poesiak giltzatzen eta zeharkatzen ditu gizabanakoaren eta haren gizarteratzearen eremu guztiak, abiapuntu hartuta beti begirada erne, kritiko eta egiati bat. Haren obran barrena ibiltzeak ahalbidetzen digu gure denboran barrena ere ibiltzea, begi argi batzuetatik begiratuta, eta ahots klaudikaezin batetik, bai baitaki hil al bizikoa dela (eta duintasun kontua).
Alberto García-Teresa
Itziar Mínguez Arnáiz (Barakaldo, 1972). Poeta, narratzailea, eta telebista-gidoilaria. Liburu hauek argitaratu ditu: La Vida me Persigue (Renacimiento, 2006), Luz en Ruinas (Visor, 2007), Cara o Cruz (Huacanamo, 2009), Pura Coincidencia (Point de lunettes, 2010), Wikipoemia (Oblicuas, 2014), Cambio de rasante (Tenerife, 2015) eta Que viene el lobo, Nicanor Parra saria irabazitakoa (Isla de Siltolá, 2016). Eta antologia ugaritan parte hartu izan du.
(Hizkuntza: gaztelania)
|