Iparraldea bertan 2019. Kontzertua: Mattin Lerissa
Osteguna, 7. Martxoa 2019, 19:00 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturunea eta EKEk antolatutako kontzertua, Iparraldea Bertan zikloaren testuinguruan:

Mattin Lerissa

Mattin Lerissa (Behorlegi, Nafarroa Beherea, 1999) euskal abeslaria da, kantautorea.
19 urte besterik ez izan arren, ibilbide oparoa du Lerissak dagoeneko. Bi diska kaleratu ditu orain arte: ‘Bidez bide’ 2016an eta ‘Gazte naiz gazte’ 2018ko abenduan. Lehen diskoan ohiko kantu herrikoiak landu bazituen ere, sorkuntzan areago sakondu eta berak osatutakoak dira ‘Gazte naiz gazte’ diskoko kantuak. Hitzak aldiz, hainbat poeta eta idazlerenak ditu: Manex Pagola, Pantzo Hirigarai edo Daniel Landartenak besteak beste.

Berarekin batera Mixel Ducau (saxofoia eta gitarra), Pat Tetevuide (gitarra), Sebastien Desgrans (eskusoinua),  eta Matthieu Haramboure (gitarra apala). Plazera da zinez ongi lagundutako kantari honen ahots bereziaz gozatu ahal izatea.

(Hizkuntza: euskara)

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.