Iparraldea bertan 2019. Ikuskizuna: CAUBET gogoan : Jean-Mixel Bedaxagar, Titika Rekalt, Juan Mari Beltran
Osteguna, 14. Martxoa 2019, 19:00 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturunea eta EKEk antolatutako ikuskizuna:

CAUBET gogoan : Jean-Mixel Bedaxagar, Titika Rekalt, Juan Mari Beltran

Jean-Pierre Caubet Chubuco Arhan Xiberoko musikari haundia zen, eta oroz gainetik txanbela joilea. 1977-1978 urteetan argitaratu zuen “Txanbela bezala ari da khantatzen” deitu diska harroin bezala hartuz, eta honen berrargitalpen osatuago bat eginez 2018an, Lakarriko musikari aparta hau ezagutu zuten hiru lagun elkartu dira Caubeti buruzko gogoeta bat egiteko eta haren musikan eta bizitzan oinarritutako zuzeneko emanaldia prestatzeko. Jean Mixel Bedaxagar, Titika Rekalt eta Juan Mari Beltran dira proiektu berri honen sortzaile eta parte-hartzaileak.
Hirukote honek Caubeten omenez prestatu « CAUBET gogoan »  deitu emanaldi hau hiru osagai ditu : Titikaren narrazio poetikoa, Jean Mixelen kantatzeko maisutasuna eta Beltranen txanbela, alboka eta xirolarruaren joaldiak.
Lakarriko txanbelariaren abestiak, joaldiak eta hitzak harturik, hiruen artean landu eta prestatu dute doinuz, hotsez, poesiaz eta maitasunez osatutako emanaldi hunkigarri bat.

(Hizkuntza: euskara)

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.