Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika 2019 zikloaren testuinguruan:
Amalia Iglesias Serna
Aurkezpena: José Luis Padrón
Poetika: Carlos Aurtenetxe
Musika: Garazi Navas (akordeoia)
Amalia Iglesias Serna (Menaza, Palentzia, 1962). Filologoa, saiakeragilea eta kultura-kazetaria. Hamar urtez, Diario 16 egunkariko Culturas gehigarriaren koordinatzailea izan zen. Orobat koordinatu zuen Revista de Libros, Caja Madrid Fundazioarena, baita ere La alegría de los naufragios poesia-aldizkaria eta Contemporáneos poesia-orrialdea, ABC egunkariko kultura-gehigarrikoa. Kogidoilaria izan zen, Julia Pierarekin batera, Antonio Gamoneda: Escritura y alquimia (2009) dokumentalean. Hogeita hamar urtean baino gehiagoan, literatura-kritikari modura kolaboratu du askotariko komunikabideetan. Gainera, María Zambranoren obraren eta bizitzaren ezagutzaile handia da. Bere lehen liburuarekin –Un lugar para el fuego–, Adonáis saria irabazi zuen, 1984an. Memorial de Amauta (Alonso de Ercilla saria, Eusko Jaurlaritzarena, 1987), Dados y dudas (Jaime Gil de Biedma sariaren accesita, 1995), Lázaro se sacude las ortigas (Francisco de Quevedo saria, Abada, 2005), eta Antes de nada, después de todo (2003). Haren azken liburuak: La sed del ríoeta Tótem espantapájaros, biak 2016an argitaratuak.
Jaio nintzen etxea hilobi hauetatik ikus daiteke,
bideaz bestaldean.
Nire zurezko sehaskahain hurbil dagoela jakiteak
laino-hondo bat soilik uzten du ahosabaian.
Carlos Aurtenetxe (Donostia, 1942). Poeta, kontalaria eta saiakeragilea. Kolaboratzailea izan zen Kurpil eta Kantil literatura-aldizkarietan. 1977. urtean, Los Lemmings izeneko kontakizunarekin, Donostia Hiria ipuin saria irabazi zuen. Pieza del templo, Figuras en el friso eta Las edades de la noche poema-bildumengatik, sari hauek jaso zituen, hurrenez hurren: Irun Hiria (1982), Blas de Otero (1982) eta Alonso de Ercilla (1983). 1990ean, Euskal Herriko Unibertsitateak Palabra perdida / Galdutako hitza liburukia editatu zuen. Hiru euskal eskultoreren obrari eskainitako trilogia baten egilea da: La casa del olvido (Eduardo Chillida, egilekide), Jorge Oteiza, la piedra acontecida eta Acanto ciego (Remigio Mendibururen collage argitaragabeekin). Jean Mambrinoren obraren gaztelaniarako itzultzailea.
(Hizkuntza: gaztelania)
|