Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak
Astelehena, 18. Martxoa 2019, 19:30 - 21:00

"Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak" zikloaren testuinguruan, KM Kulturuneak eta "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako historialarien Elkarteak antolatutako hitzaldia:

En defensa del Reino: castillos navarros en territorio guipuzcoano durante la Baja Edad Media

1199. eta 1200. urteen artean, Gaztelako armadak konkistatu zituen Araba, Gipuzkoa eta Durangaldeako lurraldeak, ordura arte Nafarroako Erresumakoak zirenak. Hala ere, konkistak ez zuen inolako oztoporik suposatu Nafarroako erregeek Gipuzkoan kokatutako gaztelu jakin batzuen gaineko subiratasuna izaten jarraitzeko, zehazki Ausako eta Ataungo gazteluen gainekoa, eta, horrela, Nafarroak benetako aurrelari-taldeak zituen kokatuta mugan. Egoera horrek errazten zuen etsaiaren erasoen menpean egotea beti. Gainera, bi puntu nagusi izan ziren Nafarroak Giuzkoaren gaineko eragina zabaltzeko.

Hizlaria: Ander Salinas Garrido, Historian graduatua (2015) eta masterra Europa eta Atlantiar Mundua: boterea, kultura eta gizartean Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun, doktore tesi hau egiten ari da: “La Historia medieval de Navarra a través de los alcaides, merinos y las fortificaciones militares (s. XIII-XV)”. Ikerketa lanak eta Bigarren Hezkuntzako irakasle lanak uztartzen ditu.

(Hizkuntza: gaztelania)

 

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.