Poetika 2019. Karlos Linazasoro
Ostirala, 12. Apirila 2019, 19:30 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika 2019 zikloaren testuinguruan:

Karlos Linazasoro

Aurkezpena: José Luis Padrón

Poetika: Aritz Gorrotxategi

Musika: Jon Goiri (biolontxeloa)

Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962), filologoa da ikasketaz, eta liburuzaina lanbidez. Haurrentzako, gazteentzako zein helduentzako liburuak idatzi ditu. Azken atal honetan, ipuinak, nobelak, poesia, antzerkia eta aforismoak daude. Ugari ditu poema liburu eder eta handiak: Udazkeneko karabana erratua (Elkar, 1991); Euriaren eskuak (Alberdania, 1995); Denbora aleak (Pamiela, 2005), beste hainbaten artean. Xabier Lete I. Saria irabazi zuen,Ezer gehiago behar gabe (Pamiela, 2012) lanarekin. Lurra bere erro gorrira (Balea Zuria, 2018) titulupean kaleratu du tolosarrak bere azken poema-bilduma. Karlos Linazasororen poemen antologia bildu zuen XX. Mendeko Poesia Kaierak bildumak.

Modernisten urdina, surrealisten zentzumen-nahastea, erromantikoen natura… baliabide ugari eta tonu sakona erakusten ari da urteokaz Karlos Linazasoro.
Igor Estankona

Aritz Gorrotxategi (Donostia–San Sebastián, 1975)genero ezberdinak jorratu dituen idazlea da: gidoia eta artikulua, itzulpena eta literatura kritika, poesia eta prosa. Zuzenbidean lizentziatua, iaz kaleratu zuen bere orain arteko azken lana: Ahazten diren gauzak (Erein, 2018) ipuin bilduma. Kafkaren labankada (2001) lehen nobelarekin, Kutxa Irun Hiria saria irabazi zuen. Donostia Hiriko Kutxa Literatur Saria irabazi zuen Zer egingo dugu orain opariekin? (Algaida, 2017) lanari esker. Espainiako Kritikaren Saria jaso zuen, euskarazko poesiaren alorrean, Hariaz beste (Erein, 2011) lanarekin.

(Hizkuntza: euskara)

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.