Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak
Asteartea, 16. Apirila 2019, 19:30 - 21:00

"Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak" zikloaren testuinguruan, KM Kulturuneak eta "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako historialarien Elkarteak antolatutako hitzaldia:

Baserriaren erro ekonomikoak: Gipuzkoako landa-paisaiaren eraikuntza historikoa

Azken 500 urteetan, Gipuzkoako landa-paisaiak baserria izan du oinarrizko unitate, haren inguruan egituratzen baitira baliabide ekonomikoak (landak, mendiak, abereak) eta baita harreman sozialak ere. Hala ere, antolakuntza-eredu hori prozesu historiko luze baten emaitza da, eta etengabeko aldaketan dago gainera, unean uneko baldintza eta beharretara egokituz. Bilakaera horren nondik norakoak ulertzeko, ezinbestekoa da gure herrien lurraldetasuna nola eratu den aztertzea, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza natura eraldatzeko eta 'giza-ingurune' bat sortzeko oinarri eta motore izan direla aintzat hartuz.

Hizlaria: Josu Narbarte Hernandez (Irun, 1992) Artearen Historiako graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Paduako eta Sienako Unibertsitateetako ikerketa-proiektuetan parte hartuz formatu zen arkeologian eta, Gipuzkoako museo eta erakunde kultural desberdinetan lanean aritu ondoren, egun doktoregoa burutzen ari da EHUko Ondarearen eta Paisaia Kulturalen gaineko ikerketa taldean. Azken urteetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako proiektu arkeologikoak zuzendu ditu lurraldeko herri desberdinetan, landa-giroko ondare kulturala ikertu eta balioan jartzeko xedearekin.

(Hizkuntza: euskara)

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.