Poetika 2019. Castillo Suárez
Ostirala, 24. Maiatza 2019, 19:30 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika 2019 zikloaren testuinguruan:

Castillo Suárez

Aurkezpena: José Luis Padrón

Poetika: Garazi Kamio

Musika: María Fernández (flauta)

Castillo Suarez (Altsasu, 1976)Euskal Filologian lizentziatua da eta, ogibidez, administrazioko euskara teknikaria. Haren literatura lanak ibilbide oparoa du, eta azken bi hamarkadetan argitaratutakoak euskal poesiako ahotsik pertsonal eta berezienetakoa bihurtu du. Mugarri estaliak (Susa, 2000), Spam poemak (Elkar, 2004), Bala hutsak (Elkar, 2006), Souvenir (Elkar, 2008) eta Urtebetetze festa (Elkar, 2012) poema-bildumak idatzi ditu, besteak beste. Eta aurten etorriko da altsasuarraren poema-liburu berria, Irautera. Poesia ez ezik, haurrentzako liburuak ere idazten ditu. Ebelina mandarina (Erein, 2010) ipuinarekin irabazi zuen Lizardi Saria, haur eta gaztetxoen euskarazko ipuingintzan izen eta garrantzi handienetakoa duen saria.

Begirada poetiko indartsua du poetak: ironikoa da, garratza, eta mingarria ere bai maiz.
Alex Gurrutxaga

Garazi Kamio (Andoain, 1979)Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Irakasletza ikasia da. Kazetari aritu izan da, besteak beste, 'Sautrela' saioan, eta egun irakasle dabil. Beste norbaiten zapatak ipuin liburua kaleratu zuen 2012an, Igartza sariari esker. Orube abandonatuak nobela 2014an plazaratu zuen, Augustin Zubikarai beka eskuratu eta gero. 2017an “Konpasetan, bidaia intimo bat emakumeen istorioetan zehar” emanaldia idatzi eta prestatu zuen, Susana Cencillo akordeoilariaren laguntzarekin.

(Hizkuntza: euskara)

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.