Poetika 2019. Leticia Bergé. BERTAN BEHERA
Osteguna, 6. Ekaina 2019, 19:30 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika 2019 zikloaren testuinguruan:

BERTAN BEHERA

Leticia Bergé

Aurkezpena: José Luis Padrón

Poetika: Jon Obeso

Musika: María Rodríguez (biolontxeloa)

Leticia Bergé –Leticia Ybarra Paschen ezizena– poeta da (Madril, 1991). Sortzailekidea eta letren erredakzioburua La Grieta kultura-plataforman, non literaturari buruzko artikuluak argitaratzen dituen, eta La Colmena izenekoan, zeina baita gazte artistei laguntzeko plataforma bat. Google Driven ere argitaratzen du, honelako gaiei buruz: net art, big data, eta halakoek literaturarekin dituzten elkarguneak.

Hamasei urte bete aurretik, lau liburu zituen argitaratuak: Poemas de la época alegre (2003), hamaika urte besterik ez zituela idatzitako poema-bilduma, eta horren ondoren, La rabia de los árboles (2004), Eres morada (2005) y Dame tu llave (2006). Horiek denak AMG Editor argitaletxeak argitaratu zituen, eta hitzaurreak idazle entzutetsu batzuek egin zituzten, hala nola Luis Alberto de Cuenca, Juan Manuel de Prada, Pere Gimferrer eta José Manuel Caballero Bonald.

Ezer ezagutzen ez duzunean.

Irten nahi bai, baina ezin duzunean.

Eta bazaude, baina denek itzuri egiten dizute.

Jon Obeso(Donostia, 1970), idazlea eta poeta. Bilbao egunkarirako Poéticas sailaren egilea (Gaztelaniaz egiten duten euskal idazleak). Eleberri hauek idatzi ditu: Alimento para moscas (Premio Lengua de Trapo XVII. saria, 2012) eta Las edades del agua. Haren azken liburuak, Invención de la piel izenekoak, Blas de Otero-Bilboko Hiria saria irabazi zuen, 2013an.

(Hizkuntza: gaztelania)

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.