Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak
Asteartea, 18. Ekaina 2019, 19:30 - 21:00

"Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak" zikloaren testuinguruan, KM Kulturuneak eta "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako historialarien Elkarteak antolatutako hitzaldia:

Las artes como imagen del poder y gloria del linaje. La promoción artística de María de Lazcano y Sarría (1593-1664), señora de la casa de Lazcano

Maria de Lazcano y Sarría (1593-1664), Lazcano etxeko nagusia, Gipuzkoako familia noble batean jaioa, artearen sustapenaren alde egin zuen lanarengatik nabarmendu zen. Hitzaldi honetan gai hauek azalduko ditugu: Lazkaoko Santa Teresa eta Santa Ana komentuei emandako babesa, toki horretan bertan eraikitako jauregia, Jesusen Lagundiaren ikastetxearen fundazioa Donostian, eta objektu artistikoen enkarguak. Arte-sustapen horren azpian zeuden luxua, debozioa eta itxura egiteko nahia, horiek baitziren garai hartako ezaugarri nagusienak (Barrokoa eta Kontrarreforma).

Hizlaria: Cesar Benito Conde, Artearen Historian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean; Europa eta Atlantiar Mundua masterra egin zuen unibertsitate horretan, eta gaur egun, doktoretza tesia egiten ari da Ikertzaileen Prestakuntzarako, Eusko Jaurlaritzaren beka batekin. Bere ikerketa lerro nagusienak Gipuzkoako emakumeen sustapen artistikoaren ingurukoak dira (XVII. mendearen lehen erdia), une horietan Espainian nagusi ziren idea artistikoen testuinguruan kokatuta (Klasizismoa), eta Kontrarreforma katolikoaren esparruan.

(Hizkuntza: gaztelania)

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.