Hitzaldia: Kanadako sistema federala: bilakaera eta erronkak
Ostirala, 6. Iraila 2019, 19:00 - 21:00

Euskal Herriko Federalistak elkarteak antolatutako hitzaldia:

Kanadako sistema federala: bilakaera eta erronkak

Euskal Herriko Federalistak elkartea sortu genuenean, esan genuen gure helburu nagusienetako bat zela kultura federala eta horrekin lotutako balioak zabaltzea eta sakontzea. Horrek eskatzen du, besteak beste, mundu demokratikoan dauden adibide federalak ezagutzen joateko ekitaldiak antolatzea. Gure Adierazpen Sortzailean esaten genuen guztiz beharrezkoa zela ezagutzea eta aztertzea herrialde federalen esperientziak, bereziki haien barruko askotarikotasuna babesteko, integrazioa bideratzeko eta egonkortasun politiko-demokratikoa bermatzeko trebetasunik handiena erakutsi duten herrialdeena. Beste batzuekin batera, Kanadako kasua aipatzen genuen. Aipatu asmoari eta gure I. Biltzarrean onartu genuen Lan Planari bide emanez, bi ekitaldi egingo ditugu, bi mintzaldi-eztabaida, André Lecours Ottawako Unibertsitateko irakaslearekin, Bilbon bata eta Donostian bestea, EHUko Unibertsitatera egingo duen bisita aprobetxatuz. André Lecours itzal handiko politologo quebectarra da, sistema federaletan aditua eta, bereziki, Kanadako sistema federalean. Horrekin batera, mugimendu nazionalisten azterketan jarri du bere arreta eta Euskal nazionalismoan bereziki: horren emaitzetako bat Nevada University Press-ek argitaratutako Basque Nationalism and the Spanish State izenburua duen liburua dago. Aukera izango dugu bere bidez Kanadako sistema federalaren oinarrizko ezaugarriak ezagutzeko, azken hamarkadetan sistema horrek izan duen bilakaera eta azken garaietan aurrean izan dituen erronkak nola kudeatu dituen jakiteko.

Hizlaria: André Lecours, Ottawako Unibertsitateko irakaslea.

(Hizkuntza: frantsesa, gaztelanira aldibereko itzulpenarekin)

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.