Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak
Asteartea, 17. Iraila 2019, 19:30 - 21:00

"Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak" zikloaren testuinguruan, KM Kulturuneak eta "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako historialarien Elkarteak antolatutako hitzaldia:

“Konfiantza eta giza sareak (social networks) XVIII. mendeko nazioarteko merkatarien artean: euskaldunen adibidea”

XVIII. mendea, oro har, hazkunde garaia izan zen nazioarteko merkataritzarentzat. Tradizionalki historialariek merkataritzaren alde kuantitatiboak eta politikoak aztertu dituzte, baina azken bi hamarkadetan merkatarien arteko harremanei arreta berezia eskaini zaie. Zer esaten digute harremanok iraganari buruz? Zergatik dira garrantzitsuak haiek ikertzea? Zertan oinarritzen ziren eta zeintzuk ziren oztopoak? Bira historiografiko horrekin batera, agiri pribatuen eta, batez ere, merkatarien arteko eskutitzenikerketa nabarmen areagotu da. Hitzaldi honetan, Espainiaren merkataritza kolonialean murgildu ziren merkatari euskaldunen harremanak izango dira aztergai. Haien historia ezagutzeko, Armada britainiarrak XVIII. mendean zehar Atlantikoan harrapatutako korrespondentzia erabiliko dugu.

Hizlaria: Xabier Lamikiz Gorostiaga, historian doktorea eta EHUko irakaslea da. Bertan, besteak beste, Euskal Herriaren historia ekonomikoari buruzko klaseak ematen ditu. Doktore tesia atzerrian egin zuen, Royal Holloway-University of London erakundean (2006). EHUra 2012an iritsi aurretik, Madrilgo Unibertsitate Autonomoanizan zen irakasle. Bere ikerketen emaitzak euskaraz, gaztelaniaz zein ingeleraz argitaratu ditu. Bere lanik ezagunena Trade and Trust in the Eighteenth-Century Atlantic World: Spanish Merchants and their Overseas Networks liburua da, Royal Historical Society-k 2010ean argitaratua. Harrezkero hainbat artikulu eta liburu kapitulu argitaratu ditu, betiere Aro Berriko merkatariak eta merkataritza erakundeak aztertuz.

(Hizkuntza: euskara)

 

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.