Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak
Asteartea, 22. Urria 2019, 19:30 - 21:00

"Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak" zikloaren testuinguruan, KM Kulturuneak eta "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako historialarien Elkarteak antolatutako hitzaldia:

“Los afrancesados guipuzcoanos. ¿Vascos al servicio de Napoleón?”

1807az geroztik, Frantziako armadak okupatuta egon zen Gipuzkoa eta, 1810etik aurrera, hiru euskal probintziak Napoleonen inperioaren barruan gelditu ziren, Donostiako 1813ko setiora arte.  Sei urte luze horietan, gipuzkoarrek egoera benetan latza bizi izan zuten, bizitzaren garestitzea, indarkeria eta borrokak zirela-eta; baina egoera horretan, okupatzaileei aurre egiteaz gain, haiekin elkarlanean ere aritu ziren behin baino gehiagotan. Ze eragin izan zuen Frantziaren anexioak euskal probintzietan?, zeintzuk lagundu zieten Napoleonen tropei?, zeintzuk osatu zuten euskal administrazio berria?, zeintzuk ziren ezaugarri sozialak?, borondatezko laguntza izan al zen?, zer gertatu zen haiekin frantsesek alde egin zutenean?

Hizlaria: Javier Esteban, ikertzaile aurre-doktoratua da Euskal Herriko Unibertsitatean. XVIII. eta XIX. mendeen artean euskal gizarteak izan zituen aldaketak aztertu ditu, eta bere doktoretza tesiaren aztergaia garai hartan euskaraz egindako inprimakien azterketa soziala izan zen. Gaur egun, Bonaparteren administrazioari lagundu zioten euskaldunei buruzko ikerketa egiten ari da https://ehu.academia.edu/JavierEstebanOchoadeEribehttps://ehu.academia.edu/JavierEstebanOchoadeEribe

(Hizkuntza: gaztelania)

 

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.