Poetika 2019: Pello Otxoteko
Astelehena, 28. Urria 2019, 19:30 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika 2019 zikloaren testuinguruan:

Pello Otxoteko

Aurkezpena: José Luis Padrón
Poetika: Felipe Juaristi
Musika: Aitor Aburto (klarinetea)

Pello Otxoteko (Irun, 1970) biologiako irakaslea da, poeta, itzultzailea eta editorea. Balea Zuria argitaletxeko arduradunetako bat da. Itsas Bizimina da bere azken poema liburua, aurten kaleratua. Haraindiko begiradaren bila (2001), Itzalaren ñabarduretan (2001) eta Arnasa galduaren ondarea (2003) argitaratu zituen aurrena, Goizalbaren argitan (2007) etorri zen ondoren, eta Anphora baita (2010) izan zen bosgarrena. Bere idazlanetako gaiak, poesiak betidanik landu izan dituenak dira, beharbada gizakia gizaki denetik bere buruari egin izan dizkion galderak: bizitza, heriotza, askatasuna, denbora, maitasuna, munduaren misterioa… 

Felipe Juaristi (Azkoitia, 1957) kazetaritzan eta iritzi artikuluetan jarduteaz batera, literatura kritikan ari da ere, baina, bereziki, poeta eta idazle moduan da ezaguna. Argitaratuak ditu hainbat liburu; narrazioa, nobela, haur eta gazte literatura zein poesia. Balea Zuria argitaletxearen sustatzaileetako bat da ere. Bere azken poesia liburua 2014an kaleratu zuen, Piztutako etxea, eta urte hartako Espainiako Kritika Saria irabazi zuen.Bost bider irabazi du Juaristik kritikaren saria; hirutan, poesia arloan: Denbora, nostalgia (1985), Hiriaren melankolia (1987), eta Begi-ikarak (2004); eta behin, narratiban: Arinago duk haizea, Absalon. 1998an Euskadi Saria jaso zuen Galderen Geografia izeneko olerki liburuagatik. Euskadi Irratiko zuzendaria izan da, eta ‘Grand Place’ Mario Onaindia Fundazioaren aldizkariako zuzendaria da.

(Hizkuntza: euskara)

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.