KOMIKITEKA: Harriet Ediciones-ek aurkeztutako komiki berriak
Asteazkena, 30. Urria 2019, 11:00 - 12:00

Harriet Ediciones-ek antolatutako prentsaurrekoa:

Harriet Ediciones-ek aurkeztutako komiki berriak

Koldo Mitxelena Liburutegiko Komikiteka ekimen berezi baten eszenatoki bihurtuko da. Bertan aurkeztuko da Gregorio Muro “Harriet”en azken lana, Lotsa eta Ahaztea, eta, gidoilariarekin batera, Alex Macho eta Garluk ere izango dira, haiena izan baita marrazkien eta koloreztatzearen ardura.
Hortxe izango ditugu Igor Leturia kritikaria, baita Joseba Larratxe “Josevyski” ere. Azken hau Joana Maiz nobela grafikoaren egilea da, Yurre Ugarterekin batera. Hori da, hain zuzen ere, udazken honetan Harriet argitaletxeak aurkeztu dituen bost lanetako bat. Besteak, Isaline. Sorginkeri izoztua, etxeko gaztetxoentzako komikia; Oroiminaren Uhartea eta Virginia Hill, eleberri grafiko biografikoa dira.
Topaketa honek argi uzten du euskal komikiaren loraldia eta, hortan, eragin handia izan du Harriet argitaletxeak, Murok berak orain dela lau urte sortu zuena. Harrezkeroztik 25 lan argitaratu ditu (euskaraz eta gazteleraz), betiere irizpide jakin batzuei jarraituz: istorioen kalitatea, marrazkien bikaintasuna, euskal artisten sustapena eta komikien mundu zabala ohikoa ez den publikora ezagutaraztea.
Euskal komikiarekin hitzordu bat dugu Koldo Mitxelena Liburutegiko Komikitekan, 1. solairuan.

(Hizkuntza: euskara, gaztelania)

 

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.