Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak
Asteartea, 19. Azaroa 2019, 19:30 - 21:00

"Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak" zikloaren testuinguruan, KM Kulturuneak eta "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako historialarien Elkarteak antolatutako hitzaldia:

“Historia (y memoria) del antifranquismo vasco (1960-1977). El caso de Gipuzkoa”

Joan zen mendeko hirurogeiko hamarkadan, Euskal Herriak eraldaketa sozial handiak bizi izan zituen.  Izan ere, 1959. urtean martxan jarritako Ekonomia Egonkortzeko Planak aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen Euskal Herrira: milaka eta milaka etorkin iritsi ziren; etxebizitza faltak arazo ugari sortu zituen; lan gatazka berriak azaldu ziren; 1958an ETA sortu zen; Frankoren kontra aritu zen belaunaldian erreleboa egon zen; Agirre lehendakaria hil zen; eta elkarte berriak sortu ziren sindikatuen esparruan, besteak beste, CCOO.  Hala ere, urte haien inguruko memoria lausotuta gelditu da iraganaren eta garai hartan izan ziren borroken ikuspegi jakin batengatik.

Hizlaria: José Antonio Pérez Pérez (Santoña, 1965),  Historia Garaikidean doktorea de Euskal Herriko Unibertsitatean, eta doktoretzako aparteko saria jaso zuen (2002). Aditua da Frankoren garaiko lan munduaren azterketan, baina generoaren historiaren, indarkeria politikoaren eta terrorismoaren gaiak ere aztertu ditu; lan horien ondorioz, Los años del Acero (2001), eta Los espejos de la Memoria (2004) argitaratu ditu, eta argitalpen hauetan parte hartu du: Construyendo memorias. Relatos para Euskadi después del terrorismo (2013), El peso de la identidad. Mitos y ritos de la historia vasca (2015), eta Euskadi, 1960-2011.  Dictadura, transición y democracia (2017).

(Hizkuntza: gaztelania)

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.