Dock of the Bay Jaialdia: Garbiñe Ortega eta Stefano Scarani
Asteazkena, 15. Urtarrila 2020, 19:00 - 20:30

Dock of the Bay Jaialdiak antolatutako elkarrizketak:

Garbiñe Ortega eta Stefano Scarani

Garbiñe Ortega

Berak komisariatutako lana nazioartean erakutsi izan da, besteren artean, erakunde hauetan: Film Society Lincoln Center (NY), Tate Modern (Londres), Film Museum, Viena, National Gallery of Art, Washington, eta Pacific Film Archive (Kalifornia). Euskal Herrian garatzen den ikus-entzunezko prestakuntza eta erakustaldirako Zineleku proiektuaren sortzaile kidea da. Irakaslea da Elias Querejeta Zine Eskolan eta ESCACen (Bartzelona). Orain Punto de Vista-ko zuzendari artistikoa da.

Stefano Scarani

Musikan Doktorea Universitat Politècnica de València-n. Bere maisu nagusiak izan dira Franco Donatoni, Riccardo Sinigaglia, Alessandro Melchiorre eta Alvise Vidolin.

AGON Acustica Informatica Musica-ko kide kolaboratzailea 1996tik 2008ra, 1993an Tangatamanu proiektua sortu zuen Alberto Morellirekin, ikus-entzunezko instalazio eta ingurune interaktiboetarako musika konposizioak eta proiektuak egiteko, eta lankidetzan Studio Azzurro-rekin eta Peter Greenawayrekin gehienbat.

Obra elektroakustikoen exekuzioan aktibo, kontzertuetan, antzerkian eta multimedia instalazioetan, lan ugari egin ditu bideomusikan eta instalazio interaktiboan, Julia Chiner-ekin. Konposizio Elektroakustikoa eta Konposizioaikus-entzunezko baliabideekinirakasgaietako irakaslea da Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian. Irakasle Elkartua da Universitat Politècnica de València-ko Arte Ederretako Fakultatean, eta kolaboratzailea Eskultura Sailean, Unibertsitate Masterra Musikan eta Masterra Arte Bisual eta Multimedian. Kanpo-irakaslea da AFAM Musica per l’immagine graduko kurtsoan Civica Scuola di Musica “C. Abbado”-n, Milanen (Italia). Sound Design-eko irakaslea izan da Facultad de Design, Università Politecnica di Milano-n (Italia) eta kanpo-irakaslea Composizione per ambienti multimediali irakasgaian “G. Verdi” Kontserbatorioan, Comon (Italia).

Konpositore eta sound designer gisa kolaboratzen du nazioarteko ekitaldietan beste autore batzuekin batera, haien artean: Peter Greenaway, Robert Wilson, Luca Francesconi, Víctor Rasgado, Moni Ovadia, Roberto Andò, Peter Bottazzi, Michele Tadini.

2011z geroztik Synchresis-en komisarioa da, Julia Chiner-ekin batera; bideomusika lanen nazioarteko hautaketa bat da, AMEEk antolatutako Festival Internacional de Arte Sonoro y Música Electroacústica “Punto de encuentro”esparruaren barruan.

 

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.