Dock of the Bay Jaialdia: Mireia Iniesta eta Aitor Etxebarria
Osteguna, 16. Urtarrila 2020, 19:00 - 20:30

Dock of the Bay Jaialdiak antolatutako elkarrizketak:

Mireia Iniesta eta Aitor Etxebarria

Mireia Iniesta

Filologia Erromanikoan eta Italiar Filologian lizentziatua Universitat de Barcelona-n. Masterra Zinema eta Ikus-entzunezko Garaikidean UPFn. CIMAko bazkide, ACCECeko kide. Zinemako kritikaria eta erredaktorea La Furia Umana, Cinergia eta El Destilador Cultural argitalpenetan. Zinema eta generoko irakaslea Educa tu Miradan. 39 Escalons zineklubaren programatzailea, Craft Film Festival-en programazioaren arduraduna. Federació Catalana de Cineclubs-eko batzordekidea. Antzezlea José Luis Guerinen La Academia de las Musas (2015) film luzean eta Judith Collelen Aniversari (2016) film laburrean.

Aitor Etxebarria

Aitor Etxebarria konpositorea eta musikaria da, 1985ean Gernikan jaioa. Euskal Herrian ikasi zituen musika eta zinema, eta gaur egun Londresen Mute zigilua ordezkari duen musikarietako bat da, besteak beste Max Richterrekin eta Nick Caverekin batera. Etxebarriaren azken lanetako bat “Markak” txalotuaren jatorrizko soinu-banda izan da eta orain abentura berri batean dabil murgilduta zineman, hiru Grammy saridun den Evelyn Glennierekin batera; berarekin ari da lanean Natalie Kadasen film berriaren konposizioetan, Londresen

Elkarrizketen koordinadorea: Aarón Rodriguez

Doktorea da Ikus-entzunezko Komunikazioan (Madrilgo Europar Unibertsitatea), Filosofiako graduduna (UHUN), masterra dauka Zinematografiaren Historian eta Estetikan (Valladolideko Unibertsitatea) eta Komunikazioko Joera Berrietan eta Berrikuntza Prozesuetan (Jaume I. Unibertsitatea, Castelló).2006az gero, irakaslea izan da Espainiako hainbat unibertsitatetan, eta honako irakasgai hauek irakatsi ditu: Kontakizun Zinematografikoa, Irudiaren Analisia eta Literatura eta Zinema.Zinemaren Historialarien Espainiako Elkarteko, Testu Analisirako Trama&Fondo Elkarteko eta adComunica Elkarteko kidea ere bada.Gaur egun, Jaume I. Unibertsitatean dihardu ikerkuntzan eta irakaskuntzan.

Honako liburu hauek argitaratu ditu: Espejos en Auschwitz: Apuntes sobre cine y holocausto (Shangrila argitaletxea, 2015), Apocalipsis pop! El cine de las sociedades del malestar (Notorious argitaletxea, 2012), Un fantasma recorre la pantalla: Cine y sujeto postmoderno (El genio maligno argitaletxea, 2011) eta Retratos de familia/Tránsitos del cine (Shangrila argitaletxea, 2010, Faustino Sánchezekin elkarlanean.)Berrogeita hamarretik gora argitalpen akademiko egin ditu, eta dozena bat osoko hitzaldi eman ditu. Zinema kritikari lanetan ere badihardu hainbat tokitan (Diario 16, Miradas de cine edo CineDivergente), eta zenbait bideosaiakera estreinatu ditu; esaterako, "Cine, Luz, Verdad: Apuntes desde Heidegger" (2016).

(Hizkuntza: gaztelania)

 

 

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.