Poetika 2020. Juan Kruz Igerabide
Osteguna, 5. Martxoa 2020, 19:30 - 21:00

 KM Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika zikloaren testuinguruan:

Poeta gonbidatua: Juan Kruz Igerabide
Aintzin solasa: Felipe Juaristi
Musikaria: Beñat Olano (biolina)

Juan Kruz Igerabide (Aduna, Gipuzkoa, 1956) haur eta gazte literatura idazlea, itzultzailea eta poeta da. Magisteritza ikasketak egin zituen eta Filologian doktorea da. Mikel Laboa Katedrako zuzendaria da Euskal Herriko Unibertsitatean. Liburu mordoa argitaratu du. Helduentzako poesiari dagokionez, honako olerki liburu hauek idatzi ditu, besteak beste, Notre-Dameko oihartzunak (Elkar, 1984), Mailu isila (Kritika Sari, Alberdania, 2002), Lainoa janez (Erein, 2015) eta Maite poemak hasiberrientzat (Denonartean, 2016). Labur Txintan (Pamiela) izeneko aforismo-liburua aurkeztu zuen 2017an, estilo horretan hirugarrena. Espainiako Haur eta Gazte Literatura Saria jaso zuen Igerabidek Abezedario Titirijario lanagatik, 2018an. Haren lanaren zati handi bat itzulia izan da ingelesera eta frantsesera, baita katalanera, galegora eta gaztelerara ere.

Felipe Juaristi (Azkoitia, Gipuzkoa, 1957) kazetaritzako lizentziaduna, idazlea eta euskaltzain urgazlea da. Literaturak eman badio osperik handiena, gidoigintza, kritika literarioa edota itzulpengintza alorretan ere ibilia dugu. Euskadi Irratiko zuzendaria izan da. Hizlari ezaguna da, irrati eta telebistako ohiko solaskidea, eta iritzi-zutabegilea. Bi aldiz irabazi du Euskadi Literatura Saria. Balea Zuria argitaletxeko lantaldean kidea da. 2014an Piztutako etxea poesia liburua kaleratu zuen. Erbesteko elurra nobela argitaratu berri du Erein argitaletxearekin.

(Hizkuntza: euskara)


 

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.