BERTAN BEHERA. Poetika 2020. Aritz Gorrotxategi
Osteguna, 2. Apirila 2020, 19:30 - 21:00

 B E R T A N    B E H E R A. KM Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika zikloaren testuinguruan:

Poeta gonbidatua: Aritz Gorrotxategi
Aintzin solasa: Felipe Juaristi
Musika: Maitane Arretxe (akordeoia)

Aritz Gorrotxategi (Donostia, 1975) askotariko generotan murgildu da, eta idazle ibilbide oparoa osatu du. Dozena bat lan argitaratu ditu. Irun Hiria Poesia Saria irabazi berri du Amua (Elkar, 2019) bildumarekin. Gorrotxategik aurretik beste bost poema-bilduma argitaratu ditu: Taxi bat Hamletentzat (Hiria, 2002), Zaldi hustuak (Erein, 2007), Hariaz beste (Kritika Saria, Erein, 2012), Muga (liburu kolektiboa, El Gallo de Oro, 2016) eta Chillidari gorazarre (liburu kolektiboa, Balea Zuria, 2017). Pentsamendua eta Poesia jardunaldien antolatzaileetako bat da, eta Balea Zuria argitaletxearen sortzaileetako bat ere.

Felipe Juaristi (Azkoitia, Gipuzkoa, 1957) kazetaritzako lizentziaduna, idazlea eta euskaltzain urgazlea da. Literaturak eman badio osperik handiena, gidoigintza, kritika literarioa edota itzulpengintza alorretan ere ibilia dugu. Euskadi Irratiko zuzendaria izan da. Hizlari ezaguna da, irrati eta telebistako ohiko solaskidea, eta iritzi-zutabegilea. Bi aldiz irabazi du Euskadi LIteratura Saria. Balea Zuria argitaletxeko lantaldean kidea da. Piztutako etxea (Erein) poesia liburua kaleratu zuen 2014an. Erbesteko elurra nobela argitaratu berri du Erein argitaletxearekin.

(Hizkuntza: euskara)



 


 

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.