ERAKUSTARETOA: Prentsaurrekoa: "Don Herbeten eskutik" erakusketaren aurkezpena
Asteazkena, 1. Uztaila 2020, 11:00 - 12:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako prentsaurrekoa:

"Don Herberten eskutik" erakusketaren aurkezpena

Don Herberten eskutik, 1987-2014, pertsonari, artistari eta batez ere litografo maisuari eskeinitako omenaldia da.
Artelekuko litografia tailerra martxan jarri zuen eta haren arduradun izan zen, 1987an hasi eta 2014an behin betiko itxi zen arte; espazio horretatik ehunka pertsona igaro ziren, horien artean eszena artistikoaren izen ezagunak, bakoitza bere kezka, behar eta sormen-aukerekin, teknika hori ikasteko, esperimentatzeko eta ekoizteko. Guztiak hazi ziren, pertsonalki eta artistikoki, Donen eskutik.
Ia 30 urtean zehar, bere esparru pertsonal eta profesionaletik, bere tailerretik, litografia esperientzia eta bizi esperientzia bat proposatu eta gauzatu zuen, eta pertsona askok benetan aberasgarritzat jotzen dute harekin igarotako denbora.  Gaur egun, Donek erreferente bat izaten jarraitzen du litografia munduan.
Erakusketa honek tailer horretako giroa birsortu nahi du: ezagutza gunea eta  artisau maisutza gunea. Omenaldi horretan, Donen eskuak bere jakintzaren, egitekoaren eta gizatasunaren metonimia ezin hobeak dira.
Hau da, jakintza eta esperimentazioa nahasteko gunea, non behatu, egin eta praktikatu egin behar baitzen, hori baita jakintzaren transferentziaren funtsa.
Ainara Martin
Komisarioa eta koordinatzailea

Partaideak: Arkaitz Millán (GFAko Kultura diputatua), Javier Balda (Altxerri Galeriako arduraduna), Mariano Arsuaga (artista) .

(Hizkuntza: euskara, gaztelania)

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.