Liburu aurkezpena: Salbador Zapirain "Ataño"ren "Txantxangorri kantaria"
Osteguna, 23. Uztaila 2020, 19:00 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako liburu aurkezpena:

Salbador Zapirain "Ataño"ren "Txantxangorri kantaria"

Txantxangorri kantaria da Salbador Zapirain “Ataño”ren obra nagusia. Aitaren bizitza nobelatuz idatzi zuen. Gaur, Koldo Mitxelena Kulturunean dago eskuizkribua, eta www.kmliburutegia.net webgunean ere ikus daiteke.
Eskuizkribu hori editatuz plazaratu zuen Antonio Zavalak lehen aldiz, 1979an, Auspoa bilduman. Zur eta lur geratu zen euskal irakurlea. Zavalak eta Joakin Berasategik bigarren aldiz argitaratu zuten, Sendoa argitaldarian, 1993an.
Zavalaren lanean oinarrituta, audiorako bertsio bat egin zuen Joxe Ramon Zubimendik 1995ean. HABEk eta Euskadi Irratiak plazaratu zuten, bederatzi kasete eta liburuxkatan.
Orain, lehen aldiz argitaratzen da euskara batuan.

Partaideak: Pello Esnal, Pio Perez, Imanol Irigoien
Bertsoak kantatzen: Juanito Zapirain

(Hizkuntza: euskara)

Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea 943 11 28 93 telefonoan (08: 30etik 14: 30era).

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

 

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.