Poetika. Aritz Gorrotxategi
Osteguna, 24. Iraila 2020, 19:30 - 21:00

KM Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika zikloaren testuinguruan:

Poeta gonbidatua: Aritz Gorrotxategi
Aitzinsolasa: Felipe Juaristi
Musika: Maitane Arretxe (akordeoia)

Aritz Gorrotxategi (Donostia, 1975) askotariko generotan murgildu da, eta idazle ibilbide oparoa osatu du. Dozena bat lan argitaratu ditu. Irun Hiria Poesia Saria irabazi berri du Amua (Elkar, 2019) bildumarekin. Gorrotxategik aurretik beste bost poema-bilduma argitaratu ditu: Taxi bat HamletentzatZaldi hustuakHariaz beste (Kritika Saria 2012). 'Pentsamendua eta Poesia' jardunaldien antolatzaileetako bat da, eta Balea Zuria argitaletxearen sortzaileetako bat ere. “Zortzi urte ziren azken poemarioa publikatu zuenetik, eta honakoan helduagoa suma dezakegu idazlearen ahotsa bere mezuetan, eta biziagoa esateko moduetan”. Elkar argitaletxea

Felipe Juaristi (Azkoitia, Gipuzkoa, 1957) kazetaritzako lizentziaduna, idazlea eta euskaltzain urgazlea da. Literaturak eman badio osperik handiena, gidoigintza, kritika literarioa edota itzulpengintza alorretan ere ibilia dugu. Euskadi Irratiko zuzendaria izan da. Hizlari ezaguna da, irrati eta telebistako ohiko solaskidea, eta iritzi-zutabegilea. Bi aldiz irabazi du Euskadi LIteratura Saria. Balea Zuria argitaletxeko lantaldean kidea da. Piztutako etxea  poesia liburua kaleratu zuen 2014an. Erbesteko elurra nobela argitaratu zuen Erein argitaletxearekin.

(Hizkuntza: euskara)

Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea:
Tl. 943 11 28 93  (08: 30etik 14:30era)
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

Ekitaldia zuzenean jarraitu

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.