Poetika. Julia Piera
Osteguna, 22. Urria 2020, 19:30 - 21:00

KM Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika zikloaren testuinguruan:

Poeta gonbidatua: Julia Piera
Aintzin solasa: Itziar Minguez
Musika: Beñat Olano (biolina)

Julia Piera (Madril, 1970) idazlea da. Madrilen Ekonomian lizentziatu ostean, Bolonia eta Brighton hirietan bizi izan zen; lau urtez Literatura eta Hizkuntza Erromanikoak ikasten aritu zen Harvard-eko Unibertsitatean; eta gero Dublinen, han Cervantes Institutuko zuzendaria izan zen. Honako liburu hauek argitaratu ditu: Al vértice de la arena, Igual que esos pájaros disecados, Conversaciones con Mary Shelley, y Puerto Rico Digital (2010eko Francisco de Quevedo Saria eta Ausiàs March Saria Akzesita). Azken horrekin Kritika Sarien eta Literaturako Sari Nazionalen finalisten artean agertu zen. Hainbat antologietan parte hartu du, horien artean, Forrest Gander-ek egindako Panic cure. Poetry from Spain for the 21th Century bilduman, XXI. mendeko hamar poeta berritzaileenen artean dago bertan. Gaur egun Colby College-ko Espainiako sailan zuzendaria da.

Itziar Minguez Arnaiz (Barakaldo, 1972). Poeta, narratzailea, eta telebistako gidoilaria. Zuzenbidean lizentziatua da. Honako olerki liburu hauek argitaratu ditu: La Vida me Persigue, Luz en Ruinas, Cara o Cruz, Pura Coincidencia, WikipoemiaCambio de Rasante eta Que viene el lobo (Nicanor Parra saria, 2016). Euskadi Literatura Sarietan, finalista izan zen 2010ean. Antologia ugarietan topatuko ditugu haren olerki solteak.

(Hizkuntza: gaztelania)

Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea:
Tl. 943 11 28 93  (08: 30etik 14:30era)
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

Ekitaldia zuzenean jarraitu

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.