Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak JEV_SAVEICAL
Asteazkena, 17. Otsaila 2021, 19:30 - 21:00

KM Kulturuneak eta "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako historialarien elkarteak antolatutako hitzaldia, "Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak" zikloaren testuinguruan:

Akitaniako eta ipar Iberiar penintsulako txanpon-zirkulazioa Burdin Aroaren bukaeran (K.a. III-I mendeak)

Duela 2000 urte baino gehiagoko ingurumenari so egiten badiogu argi ikusten da mendebaldeko Pirinioetako bi alderdietan berezitasunak ageri direla -zeltekin eta iberiarrekin konparatuz gero-. Halere, garai horietako testu-iturriak eskasak izanik, arkeologiaren emaitzen beharretan gaude gehienetan, ulergaitzak zaizkigun errealitate horiek ulertzeko. Emaitza historikoen eta arkeologikoen artean, txanpongintzak duen lekua hanpatu behar da. Akitania eta penintsularen iparraldea gutxi ezagutzen ditugun populu anitzez -hiri eta botere-erdigune ugariez- antolatuak dira, eta testuinguru horretan txanponak agertzaile ezin preziatuagoak eta leialak dira dituzten irudien eta idazkunen bitartez dutelako beren autoritatea markatzen eta beren nortasuna finkatzen. Txanpona, ordea, hori baino gehiago da, eskuz esku iragaten baita, kurri dabilen eta zabaltzen den objektua da, eta sare eta trukaketen markatzaile ezin hobea. Hurbiltze arkeologiko eta numismatiko batetik  abiatuz, Burdin Aroko bukaeraren (Kristo aurreko III. eta I. mendeak) konplexutasun etnikoen eta tokiko populuen eboluzioaren agertzea dugu hemen proposatzen.

Eneko Hiriart CNRS-eko ikertzailea da, arkeologoa eta numismatikalaria. Europar zeltiarraz, ekonomiaz eta aintzinako txanponez arizan da hainbat liburutan eta artikulutan. Bordeaux Montaigne-ko Unibertsitatean 2014ean doktoradutza ukan ondoren, Doktoratu-ondorengo ikerketa-kontratuak Paris-ko École Normale Supérieure-n eta Aix-Marseille-ko unibertsitatean iragan zituen. Casa de Velázquez-eko (Madrid) partaidea izana da 2016an eta 2017an. Gustave de Claussade saria 2016an, eta Joseph Déchelette Europar-saria 2017an, lortu zituen. Gauregun, lehen hirien agertzea nola gertatu zen Kristo aitzineko III. mendean, Europa kontinentalean, ikertzen ari du. Bestalde, Dordoñan (Frantzia), Burdin Aroko leku batetan operazio-arkeologikoak kudeatzen ditu.

(Hizkuntza: euskara)

Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea:
Tl. 943 11 28 93  (08: 30etik 14:30era)
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

Ekitaldia zuzenean jarraitu


 

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.