Zine Sozial eta Kultura Askeko Zinemaldia JEV_SAVEICAL
Astelehena, 17. Maiatza 2021, 17:30 - 21:00

KM Kulturuneak eta cineCCdonostia-k antolatutako Zine Sozial eta Kultura Askeko Zinemaldia:

BIDEO ETXETIARRAK

Tolotrans: joan etorrizko bidaia 2020, 42´
Zuzendaria: Oihana Ozcariz Collar
Lekua: Euskal Herria
Aurkezpena: Oihana Ozcariz Collar eta Ino Etxaniz Olaiz
Atlantikoa, Europatik Caribera, gurutzatzearen inguruan doan lana dugu hau. Joan etorriko bidai bat da, zazpi etapatan egindakoa, belan. Itsasoan filmatutako irudiak dira. Etapa bakoitzaren edizioa bata bestearengandik bananduta dago eta guztiak batera proiektua bere osotasunean azaltzen dute.

India 2020, 22´
Zuzendaria: Nora Arroita Gómez
Lekua: Euskal Herria
Aurkezpena: Nora Arroita Gómez
2010. urtean Indiako hiri eta herrialde desberdinetatik egin nuen bidai baten inguruko kontemplaziozko bideoa. Planifikazio gutzirekin egindako bidai honetan tren eta autobusetan mugitu ginene eta kultura eta paisai anitzak aurkitu genituan, baita bititza asko. Bidai harrigarri bat, estimuluz betetakoa.

LABURMETRAI SAILA

Joaile 2018, 5´
Zuzendaria: Egoitz Albizu
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO
Aurkezpena: Egoitz Albizu, zuzendaria.
2018ko Zinegin jaialdiaren Kliklap film laburren deialdiari erantzunez egindako muntaia. "Jo" gaia izanik, denboran zehar egindako grabazioekin osatutako ikus-entzunezko hitz-joko "mutua". Kontzeptuen, adieren eta planoen arteko bidaia bat.

Agurtzera itzuli 2020, 8´
Zuzendaria: Jesús Loniego
Lekua: Espainia
Hizkuntza: BO gaztelania; azpitituluak: ingelesez
Aurkezpena: Jesús Loniego, zuzendaria.
Antoniok beti zailtasunak izan ditu harreman sozialekin. Pandemia erabiltzen du hauek saihesteko baina hau amaitzear doala ikusita, psikologo bat ikustea erabakitzen du.

SAIL OFIZIALA

Israel on my mind 2020, 29´
Zuzendaria: Jacobo Sucari
Ekoizpena: La Trinxera Audiovisual.
Lekua: Espainia
Hizkuntza: BO ingelesa; azpitituluak: gaztelaniaz
Aurkezpena: Jacobo Sucari, zuzendaria.
“Israel on my mind, Viajes Imaginarios III”, dokumental serie baten hirugarren kapitulua da; ikus-entzunezko izaera duen aztertze antropologiko bat da, lekuko biztanleen hizkuntzaren bitartez aurkituak izatea eskatzen duten lurraldeetatik mugitzen dena: imaginario sozialen eta biztanleen artean eraikitako kontakizuna. “Israel on my mind, Viajes Imaginarios III”, Isrealen iragana, oraina eta etorkizunaren inguruan miatzen duen filma da. Duela hirurogeita hamar urte baino gehiago gudan murgildutako lurraldea da, koiuntura lokal konplexu baten baitan dagoena. Bi hiritar israeldarrek intentsitate sutsu eta argitzapen suntsitzaileko lurralde honetan duten ainguraketa kontatzen digute.

GKEn SAILA

Rab'inal Achí 2020, 18´
Ekoizpena: Garabide, Mondragon Unibertsitatea, Ruk´u´x Qatinami eskola Sarea
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO maya AZPT maya, euskara, gaztelania
Aurkezpena: Uxue Botas y Mercedes del Ama, zuzendariak.
Rab´inal Achí, Maya Kaqchikel herriaren antzerki obra prehispanikoaren egokitzapen zinematografiko animatua da. K´iche eta Rab´inaleb herrien arteko bake akordioa hausten da. K´icheko gudariak ondoko herriko lurraldeen konkistari hasiera ematen dio eta Rab´inalebeko goi burua bahitzen du. Baina orduan, Rab´inalebeko gudariak borroka egiten du eta arazo guztien sortzailea den K´iche harrapatzen du. Hor hasten da bi gudari hauen ohore eta lurraldeen aldeko guda.
 

Creative Commonsen egindako zine soziala 2021, 10´
Zuzendaria: Fernando Vera
Ekoizpena: Campo Creativo cero / amenic
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania
Aurkezpena: Juanjo Díaz cineCCdonostiako zuzendaria eta CC0 elkarteko lehendakaria.
cineCCdonostia, Zine Sozial eta Kultura Askeko zinemaldiaren VIII edizioa dela eta, zinemaldiaren bideo bat egin dugu. Lantaldea osatzen dugun kideen ahotan ezagutu gaitzakezu, nortzuk garen, nola hasi ginen, gure motibazioa, gure ibilibidea e.a. Partekatzeko zine soziala.

Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea hemen sakatuz

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

Ekitaldia zuzenean jarraitu

 


 

 

 

 


 

 



 

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.