Zine Sozial eta Kultura Askeko Zinemaldia JEV_SAVEICAL
Asteazkena, 19. Maiatza 2021, 17:30 - 20:00

KM Kulturuneak eta cineCCdonostia-k antolatutako Zine Sozial eta Kultura Askeko Zinemaldia:

GKEn SAILA

Hesiaren atzean 2019, 19´
Zuzendaritza: Antonio Grunfeld
Ekoizpena: Agareso
Lekua: Galizia
Hizkuntza: BO ingelesa, gaztelania AZPT gaztelania
Aurkezpena: Agareso
Bari Fatimatah ginearraren eta bolikostako Kone Mohameden bizipen pertsonalen bitartez “Hesiaren atzean” laburmetrai dokumentalak, Marokotik bizitza hobeago baten bila datozten pertsona migratzaileek egoera nekeza erakutsi nahi du. Migrazio politiken inguruko kritika bat izan nahi du ere, azken urteetan, emaitzik gabe, migranteen etorrera frenatu nahi izan dutenak. Oso gutxi dira, pertsona hauek, beraien oinarrizko eskubideak bermatzeko, lekuan bertan lan egiten duten erakundeak.

Jarri zaitez nire oinetan: beretzat onena dena 2018, 4´
Zuzendaritza: Alessandro Levratti eta Daniel Prieto
Ekoizpena: Alessandro Levratti eta Daniel Prieto
Lekua: Espainia
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara
Aurkezpena: Raquel Lázaro, Matía Fundazioko kidea
Carmen medikuaren kontsultara doa bere alabarekin, baina nahiz eta bertan egon, ez dute inoiz bere pentsamundu edo sensazioak partekatzera gonbidatzen.
Laburmetrai honek, pertsona elduei zuzendutako atentzio guneetan, maiztasun handiarekin ematen den errealizate bat islatu nahi du. Adinagatik pertsonari bere bizitzari buruz erabakitzen ez ustea, tratu desegoki bat da. Beste pertsonaren ordez pentsatu beharrean, zergatik ez diogu bere beharrak adierazten laguntzen.
Ekainaren 15ª, Zahartzaroan ematen diren Gehiegikeriak eta Tratu Txarren inguruko Konzientzia Hartzearen eguna.
Bideo hau “Nire oinetan ipini II” ikus-entzunezko proiektuaren barne dago. Ekimen honekin Matia Fundaziotik profesionalek, konpainia eskaintzen dieten pertsonetan jarrera desegoki jakin batzuek izan dezaketen eragina ezagutu dezaten lagundu nahi dugu. Bakoitzaren burua begiratu hausnarketa bat egiteko eta profesionalek eta zaintzen dituzten pertsonek mantentzen jarraitu nahi ez dituzten praktika profesionalei alternatibak sortzeko.

Jarri zaitez nire oinetan: parking 2018, 6´
Zuzendaritza: Alessandro Levratti eta Daniel Prieto
Ekoizpena: Alessandro Levratti eta Daniel Prieto
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara
Aurkezpena: Raquel Lázaro, Matía Fundazioko kidea
Mayte egoitza batean bizi den emakume bat da. Zaintzen duten pertsonengandik adeitsutzat jo dezakegun tratu baten atzean, baliabide mota hauen azpian abandonu egoera bat eman ohi da. Zaintzaile, familia edo profesional nekatuegiak, presionatuak, maizko isolamendu eta abandonu sentimenduekin, eskaintzen dituzten zaintza lanen inguruko ezagutza ezarekin, era guztitako ingurugiro karentzialak bizi dituztenak, zaintza zaildu edo eragozten dituzten traba arkitektonikoak etb. Zaintza eskaintzen duten pertsonek berak nahi ez duten tratu desegokia bultzatzen duten makina bat egoera bizi dituzte, errudun senti arazten dituztenak, irteera zaila duen espiral gaizto baten gatibu sentituaz.“Parking” “Nire oinetan ipini” ikus-entzunezko proiektuaren emanaldia berri bat da. Ekimen honekin Matia Fundaziotik profesionalek, konpainia eskaintzen dieten pertsonetan jarrera desegoki jakin batzuek izan dezaketen eragina ezagutu dezaten lagundu nahi dugu. Bakoitzaren burua begiratu hausnarketa bat egiteko eta profesionalek eta zaintzen dituzten pertsonek mantentzen jarraitu nahi ez dituzten praktika profesionalei alternatibak sortzeko

BARNE®HARTU: "Gizarte-inklusio zentru batean adindu" 2021, 15´
Zuzendaritza: Alessandro Levratti eta Daniel Prieto
Ekoizpena: Alessandro Levratti eta Daniel Prieto
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara
Aurkezpena: Raquel Lázaro, Matía Fundazioko kidea
Gizarte-inklusioak geroz eta atentzio handiagoa jasotzen du gerontología arloan. Interes hau zahartze domografikoko patroien, gaurko ezegonkortasun sozial eta ekonomikoen, eta adin talde hauen sentiberatasuna handitzen ari diren desberdintasunen konbinazio baten eskutik dator.
Proposamen honen bitartez baztertzearen dimensioaniztun abordatze bat egin nahi da bi perfil desberdin bereiztuaz. Lehenengoa, zahartzearekin zerikusia duten arrazoiak direla eta baztertze sozial egoera batean aurkitzen diren pertsona adinduak, eta bestea, zahartze prozesuan dauden baztertze sozialak nabarmendutako bizi ibilbidea duten personak, adibidez, gaixotasu mental bat dutenak edo etxe gabekoak, biak genero ikuspegia kontutan izanda, dudarik gabe, bizi ibilbide desberdinak markatzen dituenak. Bi perfil hauen ikerketak, lurraldeko baztertze eta adintze egoeraren inguruko ikuspegi zabalago bat izatea ahalbideratuko du, baita gaur egun Gipuzkoan eskuragarri dagoen adin-baztertze binomioaren inguruko ezagutza handitu.

«Nahi bat eskatzera noa» 2020, 11´
Zuzendaritza: Lucía Pérez Prat
Ekoizpena: Los Imaginarios Producciones Audiovisuales
Lekua: Espainia
Hizkuntza: BO gaztelania
Aurkezpena: Sheila Padrones EMEAUSEko kidea eta Lucía Pérez Prat zuzendaria
Laurak eta Iratik 29 eta 21 urte dituzte hurrenez hurren. Biak Zaragozan jaio ziren ijito eta merchero etniatan, genero-indarkeriaren biktimaren aldeko laguntza baliabide batean ezagutu ziren, eta aurreko urtean sei hilabetez Euskal Herriko Oreretako hilerrian bizitzen aritu ziren. Izugarrizko prekarietate egoera batean ikusita, beraien kale kideek publikoagoak diren lekuetan lo egin dezaten iradokitzen diete, honela Serbitzu Sozialak errazago aurkitu ditzazten, ondorioz aterpe batean eta bestelako baliabide batzuetan sartzeko tramiteak egitea ahalbideratuz. Hala ere, beldurrak bikote hau, gutxien esperotako lekuan izkutatzea bultzatzen du.
Baztertze sozialaren egoera aurrez aurre begiratzeak, gure gizarteek duten eredu ekonomiko eta politikoaren funtsezko kausa bat bezela onartzea suposatzen du. Laura eta Iratiren esperientzia ez dago errealitate honetatik kanpo eta ez da kasu isolatu bat. Guztiz kontrakoa, beraiek, biztanleriaren portzentai handi batekin batera, geroz eta gehiago nabarmentzen dute agindu beharko lukeen beharra, hare geihago bizitzen ari garen krisi momento batean, berdintasu eta Giza Eskubideen onarpenenaren idealak jarraitzen dituen gizarte batean.

Naizen nik badakit nor naizen 2021, 5´
Zuzendaritza: Luz Tato eta Ander Shinova
Ekoizpena: Kai Etxaniz eta GatoBala Films
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO euskara gaztelania AZPT euskara gaztelania
Aurkezpena: Aingeru Mayor, Naizeneko aholkularitza eta gainbegiratze arduraduna
Kai Etxanizek Naizenentzat egindako abestiaren bideoklipa da, bere familiaren eta ingurukoen laguntzarekin den hori izan daiteken neska baten istorioa kontatzen du eta hegan egin.

ADEMGI erreportajea 2020, 10´
Zuzendaritza: Alejandro Cadenas
Ekoizpena: AGISAS (ADEMGI)
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara, keinu-hizkuntza
Aurkezpena: Samuel Viegas eta Maribel Álvarez de Arcaya
Gipuzkoako esklerosi anizkoitzaren elkartearen erreportajea.

BIHOTZEZ erreportajea 2020, 10´
Zuzendaritza: Alejandro Cadenas
Ekoizpena: AGISAS
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara, keinu-hizkuntza
Aurkezpena: AGISASeko Josune Toquero Salamero
BIHOTZEZ sortzetiko kardiopatien elkartearen inguruko erreportajea.

E.M. nire bizitzako lasterketa 2020, 12´
Zuzendaritza: Alejandro Cadenas
Ekoizpena: AGISAS
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara, keinu-hizkuntza eta audio deskribapena
Aurkezpena: AGISASeko Vicente Gonzalez eta Esther Trigeros
Esklerosi anitza duen gizon batek Behobia Donostia lasterketa korritzen jarraitu nahi du, eta horrek bere ondoria izango du.

Gailurra 2020, 9´
Zuzendaritza: Alejandro Cadenas
Ekoizpena: AGISAS
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara, keinu-hizkuntza eta audio deskribapena
Aurkezpena: AGISASeko Josune Toquero Salamero
Lagun talde batek mendi bat igotzen du eta horietako batek bere haurtzaroa gogoratzen du azken ustekabe batekin.

Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea hemen sakatuz

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

Ekitaldia zuzenean jarraitu



 

 

 


 

 


 

 


 

 


 

 

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.