Zine Sozial eta Kultura Askeko Zinemaldia JEV_SAVEICAL
Astelehena, 24. Maiatza 2021, 18:00 - 21:00

KM Kulturuneak eta cineCCdonostia-k antolatutako Zine Sozial eta Kultura Askeko Zinemaldia:

GKEn SAILA

Emakume migratzaileak eta erresistentzia 2016, 14´
Zuzendaritza: Jon Manterola
Ideia originala eta gidoia: Patricia Ponce , Silvia Carrizo
Ekoizpena: Haurralde Fundazioa, Malen etxea
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania; azpitituluak euskaraz
Aurkezpena: Patricia Ponce y Silvia Carrizo, ekoizpena, gidoia eta ideia originala.
XXI. mendeko Europan, desplazamendu bortxatuek, kapitalismo basatia, aldaketa teknologiko eta politiko sakonekin batera, diskurtso arrazisten areagotzea eramaten dute. Euskal Herrira migratutako herritartasun desberdinetako emakume talde batek, lehen pertsonan nola bizi duten eta erresistentzi moduan amankomunean artikulatzen dituzten akzioak kontatzen digute. Eliteen diskurtso nagusiaren aurreko erresistentzia.

Gu (emakume) guztion historia 2020, 20´
Zuzendaritza: Itxaso Díaz
Ekoizpena: Itxaso Díaz
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania; azpitituluak euskaraz, ingelesez, gaztelaniaz
Aurkezpena: Oihane Beñaran Muñoz, Mundubat Fundazioko komunikazio koordinatzailea.
“Gu guztion historia” dokumentalak beraien oinarrizko eskubideak bortxatuta ikusi zituzten hiru emakume salvadortarren kontakizuna jasotzen du, abortu delitu batengatik salatuta eta azkenean hilketa larriagatik atxilotuak, ospitalez kanpoko erditzeetan beraien haurrak galdu zituztenean.1998 El Salvadorrek bere Zigor Kodea berritu zuen abortua legez kanpokoa egiteko 2 urtetik 8rainorako kartzela-zigorrekin. Hala ere, ustez borondatezko haurdunaldi etenaldiagatik emakumeak hilketa larriagatik epaituak dira, 30 eta 40 urte arteko atxiloketa zigorrekin. Hau, Elsi, Cinthia eta Marianaren historiak dira. Baina beste askorena izan zitekeen, baita gurea ere.

Ez dut deus ere esan 2020, 1´
Zuzendaritza: Marta Gómez
Ekoizpena: Mugarik Gabe
Hizkuntza: BO gaztelaniaz
Aurkezpena: Mugarik gabe.
Intersekzionalitateak, testuinguru jakin batean ematen diren faktore desberdinen arteko interakzioaren berri ematen du. Indarkeri egoerak sufritzen dituztenengan pentsatzea beharrezkoa egiten da orduan, testuingurua, kultura, kondizio soziala, kokapen geografikoa, orientazio sexuala, dibertsitate funtzional egoerak, bizi zikloa, arraza eta etnia batekoa izatea; azken finean, exklusio eta menpekotasunean batzen diren faktore guztiak, sexismoarekin batera eta sortarazten duten diskriminazio eta indarkeriaren aurrean begirada konplexuago bat izatea behartzen gaituztenak..

Alternatibak plazara! 2020, 53´
Zuzendaritza: Tamara de Gracia, Maite Ezquerro eta Javier González
Ekoizpena: Curruscu
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO euskara eta gaztelania; azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz
Aurkezpena: Mugarik Gabe.
Gaur egungo bizi-eredua krisian dago eta ez da jasangarria. Baina egoera horri buelta emateko aukerak daude. Baina noski, aukera horiek gauzatzeak aldaketa sozial eta politikoa dakar, baina gure eguneroko bizitzan ere aldaketak egon behar dira. Euskal Herrian zehar ibili gara alternatiba hurbilak ezagutzeko. Elikadura burujabetza, trantsizio energetikoa, zaintzak edo ekonomia sozial eta solidarioak bizitza-eredu jasangarriagoetara igarotzen laguntzen dute. Eta badaukagu argi gauza bat! Bizitza eta planeta zaintzen dituen gizarte justuago eta bidezkoago bat eraiki nahi dugu.

Desconexioa 2019, 4´
Zuzendaritza: Maite Erauskin Extamiana eta Elsa Cuende de Francisco
Ekoizpena: GAEA Elkartea
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania; azpitituluak euskaraz
Aurkezpena: Maite Erauskin Extramiana, ekoizlea eta GAEA Elkarteko fundatzailea.
Bideo honek gizakiak naturarekin duen harremana irudikatzen du eta azken denboraldian bizitzen ari den deskonexioa.

Jasangarriak al gara? 2019, 5´5´´
Zuzendaritza: Maite Erauskin Extamiana eta Elsa Cuende de Francisco
Ekoizpena: GAEA Elkartea
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania; azpitituluak euskaraz
Aurkezpena: Maite Erauskin Extramiana, ekoizlea eta GAEA Elkarteko fundatzailea.
Jasangarriak al gara gure egunerokoan? Zer ohitura aldatu ditzazkegu munduan dugun inpaktua gutxitzeko eta bizitza jasangarriago bat eramateko? Zer ondorio ditu keinu txiki batek? Bideo honetan galdera guzti hauei erantzuna emango diegu.

Gure belarrak / Nuestras hierbas 2021, 16´
Zuzendaritza: Fernando Vera
Ekoizpena: Campo Creativo cero / amenic
Lekua: Euskal Herria
Hizkunta: BO gaztelania
Aurkezpena: Juanjo Díaz Gure Belarrak-Nuestras Hierbas proiektuaren zuzendaria eta CC0 elkarteko lehendakaria.

Campo Creativo Cero eta Izkali Sozialek antolatutako Ekologia Sozial eta Politikoko VII. Jardunaldietan kokatuta, Gure Belarrak-Nuestras Hierbas proiektuan inspiratutako bideo hau partekatzen dizuegu. Bideoan jardunaldietako momentu eta hausnarketa desberdinak berreskuratzeaz gain, behatzeko, kontemplatzeko eta gure inguruan dagoen landareriarekin kontaktuan ipintzeko esperientziaren gustua berreskuratzen dugu, era berean gure natura propioa entzunaz, naturari bereiziezinik lotuta bait gaude.

Sutan dago 2020, 14´
Zuzendaritza: Iban Bujan
Gidoia: Begoña Cabaleiro
Ekoizpena: Emaús Fundación Social, The Badass Project
Lekua: Espainia
Idioma: BO gaztelania, euskara; azpitituluak gaztelaniaz eta euskaraz
Aurkezpena: Begoña Cabaleiro, gidoilaria eta Emaús FSeko komunikazio arduraduna.
Aldaketa klimatikoak mehatxatzen gaitu eta gure Giza Eskubideak arrikuan daude. Dokumentalaren formatua klima-fikziokoa da, baina ez zan beharrezkoa izan. Errealitateak fikzioa gainditzen du.

Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea hemen sakatuz

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

Ekitaldia zuzenean jarraitu

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.