Poetika 2021. Juan Manuel Uria JEV_SAVEICAL
Asteazkena, 23. Ekaina 2021, 19:30 - 21:00

KM Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika zikloaren testuinguruan:

Poeta gonbidatua: Juan Manuel Uria
Aintzin solasa: Pello Otxoteko
Musika: Iván Catalina Uceda, saxo



Juan Manuel Uria
Poeta, aforismo egilea eta artista plastikoa. Honako olerki liburu hauen egilea da: Puerta de coral¿Quién es Werther?TransformacionesManzana de vahoLas huellas del límite, Hablar porque la muerteLilithHarriaK"amékuarhu haiku liburua, eta Dos por la mañana eta Dos por la tarde aforismo liburuak. 2019an Harria izeneko liburua eta erakusketa aurkeztu zituzten Juan Antonio Palacios argazkilariaren irudiekin eta Juan Manuel Uria idazlearen olerkiekin osatuta. Bere lanik berriena da La ciencia de lo inútil, ‘Poética’ trilogiaren lehen zatia alegia. Bertan poesia zer den ikertzen du, eta, batetik, La belleza fragmentada liburuarekin osatuko du, eta, bestetik, piktorikoa izango den hirugarren zati batekin, oraindik izenbururik ez duena. 2017an “Noski!” liburu-denda zabaldu zuen Errenterian, Shiara Nuñorekin batera.
Aurkezlea: Pello Otxoteko. Biologiako irakaslea da, poeta, itzultzailea eta editorea. Literatur kritika jorratzen du ere. Balea Zuria argitaletxeko arduradunetako bat da. Itsas Bizimina (Balea Zuria) da bere azken poema liburua, 2019an kaleratuta, eta Espainiako Literatura Kritikarien Elkarteak saritua. Haraindiko begiradaren bila (Bermingham, 1999), Itzalaren ñabarduretan (Hiria, 2001) eta Arnasa galduaren ondarea (Denonartean, 2003) argitaratu zituen aurrena, Goizalbaren argitan (Erein, 2007) etorri zen ondoren, eta Anphora baita (Alberdania, 2010) izan zen seigarrena. Antolatzailea da 2008az geroztik Donostian egiten diren ‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldietan. Poesia ikastaroak eta tailerrak ematen ditu Gipuzkoako Campusean (EHU/UPV).
Musika: Musikene.

(Hizkuntza: gaztelania)

Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea:
Tl. 943 11 28 93  (08: 30etik 14:30era)
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

Ekitaldia zuzenean jarraitu

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.