Poetika. Poesia irakurraldiak
Asteazkena, 22. Iraila 2021, 19:30 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antoaltutako errezitaldia Poetika ziklo testuinguruan:

 Poeta gonbidatua: Igor Estankona 

Aurkezlea: Aritz Gorrotxategi

 Musika: Maitane Arretxe (akordeoia)

Igor Estankona (Artea, Bizkaia, 1977). Igor Estankonak poesia landu du nagusiki gaur arte. Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean.  Oso gazte hasi zen idazten, eta ‘Arratiako Zantzoa’ literatura fanzinearen sorreran parte hartu zuen. Hainbat komunikabidetan kolaboratu du –Euskaldunon Egunkaria, Euskadi Irratia, Gara, Deia, Argia...– euskal literatura kritika eginez eta kulturaren arloko artikuluak argitaratuz. 1 998an, Anemometroa bere lehen poema liburua argitaratu zuen. Lau urte geroago, 2002an, bigarren poema liburua duena, Tundra. 2004ko Irun Hiria Poesia saria Igor Estankonak irabazi zuen, Ehiza eta nekea liburuagatik. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren aginduz, Basilio Pujanaren gainean ‘Bidegileak’ bildumarako egindako biografia publikatzen du 2007an, Basilio Pujana (1913-2005). 2009an bere laugarren olerki bilduma kaleratu zuen, Iratzeen esporak. Urte berean, Desira plazer 68-08: euskal poesia erotikoaren antologia atondu zuen, Josune Muñozen eta Edorta Jimenezen laguntzaz. Eta Moskito da argitaratu duen azken poema liburua, bosgarrena.

Aritz Gorrotxategi (Donostia-San Sebastián, 1975). Zuzenbidean lizentziatua, Aritz Gorrotxategi askotariko generotan murgildu da, eta idazle ibilbide oparoa osatu du. Irun Hiria Poesia Saria irabazi zuen Amua bildumarekin. Gorrotxategik aurretik beste hiru poema-bilduma argitaratuak zituen. Taxi bat Hamletentzat, Zaldi hustuak eta Hariaz beste (Kritika Saria 2012). Koldar hutsa zara izeneko bere nobela 2020an aurkeztu zuen. Pentsamendua eta Poesia’ jardunaldien antolatzaileetako bat da, baita Balea Zuria argitaletxearen sortzaileetako bat ere. Iritzi artikuluak eta literatur kritikak argitaratzen ditu euskaraz Correo Taldean.

(Hizkuntza: euskara)

Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea:
Tl. 943 11 28 93  (08:30etik 14:30era)
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

Ekitaldia zuzenean jarraitu

 


 

 


 

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.